Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lezoko udalekuetan izen-ematea, zabalik

Hiru eta hamabi urte bitarteko 180 haurrek ekintzak burutuko dituzte uztaileko goizetan

2017(e)ko maiatzaren 9a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Lezo- Beste urte batez, Lezoko Udalak, hiru eta hamabi urte bitarteko haurrentzat udalekuak antolatu ditu. Aurten, parte har dezaketen haurren adina luzatu da hamarretik hamabira, azken urteotan gurasoek egindako eskariei erantzuteko.

Izena emateko epea atzo zabaldu zen eta matrikulazioak egiteko azken eguna maiatzaren 19a izango da, horiek Kultura eta Euskara bulegoan, 8.30etik 10.30era, edota Internet bidez egin ahal izango dira. Izen-emateko esku-orria aipatutako bulegoan edota Udalaren webgunean eskuratu ahal izango da.

Ekintza guztiak Lezon gauzatuko dira, uztailaren 3tik 28ra bitartean, biak barne, astelehenetik ostiralera, 9.30etik 13.30era. Lan egin behar duten gurasoentzat haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da talderik sortzen bada.

Guztira, udalekuetan 180 plaza daude, beraz, kopuru hori gaindi-tzen bada plazak zozketa bidez banatuko dira. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902