Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Egurra eta harria, Arrietaren pasioa

Javier Arrieta zegamarrak eskulturak egiten ditu bederatzi urte zituenetik. Sortutako hainbat lan Ordizian daude ikusgai, hala nola, duela bi urte egindako ‘Goizane’ eta aurten inauguratutako ‘Peru’.

M. Aranbururen erreportajea eta argazkia - 2017(e)ko maiatzaren 9a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Ordizian jarritako ‘Peru’ eskulturaren aurkezpeneko irudia.

Ordizian jarritako ‘Peru’ eskulturaren aurkezpeneko irudia.

Galería Noticia

Ordizian jarritako ‘Peru’ eskulturaren aurkezpeneko irudia.‘Goizane’ egurrezko irudia Ordiziako plazan dago jarrita.Javier Arrieta zegamarra Beasainen duen estudioan egurra tailatzen.

Egun ez dira asko egurrari lotutako lanbidea dutenak. Ez, behintzat, enbor zati bat hartu eta handik edonolako irudi, kutxa eta eskultura sortzeko gai direnak. Asko ez izan arren, badira oraindik ere urteak pasa arren horretan lanean jarraitzen dutenak. Horietako bat Javier Arrieta zegamarra da. Haur bat zenetik egurrarekin lanean hasi zen, eta hemezortzirekin harriak hartu eta horiekin irudiak sortzeari ekin zion. Beasainen du bere estudioa eta bertara sartzearekin batera ikus daitezke hainbat enbor desberdin eta orain arte egindako lanak.

“Bederatzi urte nituela joan nin-tzen Arantzazura hango fraideekin ikastera. Eskulanak egiten genituen bertan eta nahiko ondo ematen zi-tzaizkidan. Egurrarekin hasi ginen lanean eta gogoan dut fraile batzuk nire lehen lanak salgai jartzen zituztela, beraz, nahiko txukunak izango ziren”, kontatu du barre artean. Gustatu egin zitzaion Arrietari egurra lantzea eta hala hasi zen gutxika lan desberdinak egiten. Enborra ez ezik, harria ere lantzen du. “Hemezortzi urte ingururekin hasi nintzen harria ere lantzen”. Behin ikasita, antzekoa dela argitu du.

“Hemen inguruan egurra lantzen duen gutxietako bat izango naiz, eta nirekin batera joango da ofizioa”, esan du Arrietak.

Gaztetatik hainbat egur mota desberdin lantzeko aukera izan du, baina bere esanetan, gaztainondoa da lantzeko hoberena, “erraz” molda-tzen delako. Hala ere, benetako altxorrak ditu estudioan: “Badut Jesusen egurrezko irudi bat, balio izugarria duena. Eman zidatenean uste zuten portzelanazkoa zela, baina ez, egurrezkoa da. Gainera, ondo kontserbatuta dago”. Horrez gain, urte askoko enborrak eta hainbat koloretakoak ere aurkitu daitezke, baina Arrietak guztiak ditu gustuko: “Guzti-guztiek dute berezitasunen bat. Kolorea, forma... ezin dut aukeratu bat”.

Urteetan lan asko izan arren, lanbidea “krisian” dagoela nabarmendu du Arrietak. “Ezin duzu imajinatu ere egin zenbat lan izan dugun hemen”. Orain, ordea, estudioan egur zati asko daude erabilgarri. Arazoa ez dator egurraren balioa jaitsi delako, jendeak dituen nahiak baizik. “Moda aldatu egin da. Lehen egurra asko erabiltzen zen, baina dagoeneko ez. Ni izango naiz hemen inguruan egurra lantzen duen gutxietakoa, eta nirekin batera joango da ofizioa hemendik”. Gaur egun taila klaseak ematen ditu hainbat herritan, eta horri esker bizi dela agertu du: “Behintzat diru sarrera bat da, ezin egongo gara geldirik. Irakastea asko gustatzen zait, eta gainera, segituan ikusten dira aurrera pausuak”.

lehenengo sektoreaNekazarien lanari omenez duela bi urte jarri zuten Ordizian Goizane egurrezko irudia, eta aurten Peru harrizko eskulturaren egileetako bat izan da. “Lan hauekin lehen sektorea ikusgarria izatea lortu nahi genuen, Ordiziako herrian modu naturalean txertatzea”, azaldu du.

Arrietak kutxa batean du gordeta Goizane irudiaren maketa txikia eta esku batean sartzen da. “Lehenengo tamaina txikian egiten da xehetasun guztiekin. Ondoren, neurriak hartu eta proportzionalki egiten hasten naiz”, esan du. Horrelako lan bat egiteak denbora asko eramaten du, “behintzat hiru hilabete”. Peruri dagokionez, artzain baten figura da eta Jakes etxeko horman dago. “Hareharrian eginda dago, eta hormatik erliebean esku bat eta arkume baten irudia ateratzen zaizkio, azokara arkumea saltzera joango balitz bezala”. Nahiz eta etorkizunean egurrarekin zer gertatuko den jakiterik ez dagoen, pasioa ofizio bihurtu du zegamarrak eta egiteko “altxor” asko ditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902