Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bi atxilotu Legazpin hiru farola eta zuhaitz batean aizkora batekin kalteak eragiteagatik

EUROPA PRESS - 2017(e)ko maiatzaren 8a, astelehena - 13:20etan eguneratua

DONOSTIA. Ertzaintzak 26 eta 28 urteko bi gizon atxilotu ditu Legazpin, ustez aizkora batekin hiru farola bota eta zuhaitz bat mozten saiatzeagatik herriko plazan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, igandean gaueko 2:25 aldera bizilagun batek Ertzaintzara deitu zuen, bi gizon aizkora batekin Legazpiko plazako zuhaitz bat mozten saiatzen ari zirela esanez.

Patruila bat bertaratu zenean, hiru farola lurrean botata aurkitu zituzten eta zuhaitz batek hainbat aizkorakada zituen. Hortik gertu, ustezko bi egileak aurkitu zituzten horma txiki batean eserita eta lekukoak emandako deskribapenarekin bat egiten zuten.

Ertzainek atxilotu egin zituzten bietako batek aizkora bat zeramala ikustean. Besteak egilea zela onartu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902