Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Amak eta amak

Ana Urkiza - 2017(e)ko maiatzaren 8a, astelehena - 12:13etan eguneratua

Gaur (igandea) ez nuen Amaz hitz egiteko asmorik, ez baitzait amaren erabilera komertziala bat ere gustatzen baina Miren Amurizak Berrianidatzi duen Hil dezagun Amagoiburudun testuak horretara bultzatu nau. Esaldi batean laburbiltzeko, Ama tradizionalak hil eta Ama modernoen aldeko aldarria egiten du Mirenek. Amaren irudi interesdunari uko egin, emakumea lotu eta mugatzen duen horri ezetz esan eta askatasunean sortutakoei ongi-etorria ematearen aldeko apustua da Mirenena. Horrela esanda, paperaren gainean, nirea ere bai. Baina desideratum-aren argazkia baizik ez da zeren eta nik, bederen, nire amonak (biak) ezingo nituzke hil. Ez dakit maiuskulaz idatzitako Ama izan ziren edo ez. Baina batak 6 eta besteak 7 seme-alaba izateaz gain, etxetik kanpo lan egin zuten, gizonarekin konpartitu zuten seme-alaben heziketa, irakurtzen zekienak, irakurtzeko zaletasuna sortu zigun eta atzerria bisitatzekoa. Irakurtzen ez zekienak, gure herria gauza ororen gainetik maitatzekoa. Gizonaren ondoren hil zenak, ez zuen lutorik hartu eta soineko berriak egin zituen bizitzen jarraitzeko. Irakasbide izan ziren niretzako. Nik, haiek errespetatu baizik ezin ditut egin. Eta, beraz, ezin hil.

Eta oraingoak ere ez nituzke hilko. Nahiz eta modernoak direla dioten askok, haurdunaldiaren hirugarren hilabetean lan egiteari uzten dioten ("Lana egingo dute geratzen direnek, nik nire zilborra zainduko dut"), parrandan joateko amonari uzten dioten umea (Ama zertarako da, ba?), hain modernoak izanik, gainontzekoen aukerak arbuiatu ez ezik, kritikatu ere egiten dutenak, eta minuskulaz idatzitako ama izanik, laguntza guztia behar dutenak ume bakar bat hazteko bat baino gehiago dutenei kukutxadeitzeko aurpegia izanik. Denetik dago, bai. Maiuskulaz idazten diren Amak, minuskulaz idazten direnak eta titulua handiegi gelditzen zaienak. Hala ere, nik, ez nuke inor hilko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902