Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola garaia

Legazpiarrek Mirandaola Eguna ospatuko dute gaur

Olagizonek ola martxan jarriko dute eta ondoren erromeria egongo da

Asier Zaldua - Domingo, 7 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Neska batzuk, baserritarrez jantzita, iazko Mirandaola Egunean.

Galería Noticia

Neska batzuk, baserritarrez jantzita, iazko Mirandaola Egunean.

legazpi- Legazpiarrek Santikutz jaiei agur esango diete gaur, Mirandaola Egunarekin. Urteroko moduan, olagizonek ola martxan jarriko dute eta ondoren erromeria egongo da, Mirandaola parkean.

Kalera irteten lehenak Goiz Deia txistulari taldekoak izango dira: 9.00etan diana joko dute. Ondoren, 10.15ean, gurutze deunaren erlikia Mirandaolako elizara itzuliko dute. Ekitaldi honetan, herritarrekin batera, txistulariek eta dantzariek parte hartuko dute. 11.00etan meza egongo da, Mirandaolako ermitan. Mezan, Santikutz abesbatzak abestuko du.

Ondoren, eguneko protagonista nagusiak helduko dira: olagizonak. Herritarrek ongi etorria egingo diete eta Sustraiak taldekoek ezpata dantza dantzatuko diete. 12.00etan ola martxan jarriko dute.

Haurrak 12.30ean jaia hasiko da: Korosti eta Sustraiak taldeko haurren dantza saioa egongo da, Haztegi ikastolako ikasleek bertsoak abestuko dituzte, Domingo Agirre ikastetxeko ikasleek miraria antzeztuko dute, Bertso Olariak bertso eskolako ikasleek bertsoak abestuko dituzte eta Doinua musika eskolako ikasleek trikitixa joko dute.

14.00etan herri bazkaria hasiko da. Bakoitzak berea eraman beharko du. Bazkalostean, 16.00etan, erromeria egongo da Elustondo anai-arrebekin. Legazpiarrak 18.30ean itzuliko dira herrira, Urolatarrak txarangarekin eta erraldoiekin. Buruhandiak Bikuñan zain izango dituzte.

Gaurko festak 1580ko maiatzaren 3an gertatutakoa du oinarri. Jai eguna zenez, ezin zen lan egin, baina Mirandaolako burdinolako langileak lanera joan ziren mezatik irten ondoren. Gogor lan egin zuten: gauerdira arte aritu ziren, ikatz asko erre zuten eta burdin asko lortzeko adina mineral landu zuten. Baina gurutze itxura zuen sei kiloko burdin zati bat besterik ez zuten lortu.

Gertaerak herrian zeresan handia eman zuen, baina 50 urte pasa ziren Elizako agintariengana jo zuten arte. Legazpiarrak ez ziren ausartu gertatu zenaren berri ematen, protagonista guztiak hil ziren arte. Izan ere, garai hartan inkisizioa galtza bete lan ari zen. 1633an Pedro Fernandez Zorrilla gotzain nafarra Urretxura joan zen eta bisita hori 50 urte lehenago gertatukoaren berri emateko baliatu zuten. Elizak gertatutakoa miraritzat jo zuen.

Gurutze deunaren erlikia Elorregi jauregian egon zen eta ondoren, 1613 inguruan, San Migel elizara eraman zuten. 1623 ingurutik parrokian dago. Mirandaola Egunean bertako elizara eramaten dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902