Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ibarretxek hitzaldia eskainiko du Errenterian

|

Domingo, 7 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Errenteria- Iaz sortu zen Errenteriako Lurgorri kultur elkarteak, Euskal gizartearen etorkizuneko erronkakizenburupean, hitzaldia antolatu du, datorren asteazkenean 19.00etan Errenteriako Niessen kulturgunean. Gaiaren ezagutza zabala duten bi hizlari izango dira bertan. Alde batetik, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta Agirre Lehendakaria Centereko, EHUko campusean kokaturik dagoen Columbia Unibertsitatearekin elkarlanean sortutako gizarte eta politika ikerkuntza zentroko, zuzendaria. Eta bestetik, Maite Peña, Foru Aldundian Gizarte Politiketako diputatua.

Euskal gizartearen etorkizuneko erronken inguruan hausnartzeko, ikasteko eta eztabaida-tzeko aukera emango duen hi-tzaldia izatea nahi dute antola-tzaileek. “Krisi ekonomikoaz geroztik, aldaketa sakonetan murgildurik dagoen mundu honetan, Euskadirentzako ere helburu berrien garaia da. Beharrezkoa da, esaterako, berritzaileak izatea, gizartean berdintasuna bultzatzea, ekonomikoki lehiakorrak izatea edota ingurugiro aldetik jasangarriak izatea, baina guzti horri gure kultura eta balioetatik egin behar diogu aurre”, diote eta herritarrak aktiboki parte-hartzera gonbidatu dituzte.

Hitzaldia Errenteriako Lurgorri kultur elkarteak eta Agirre Lehendakari Centerek antolatu dute elkarlanean, Foru Aldundiaren laguntzarekin. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902