Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Barrendain plazako obrak bihar hasiko dituzte

Beasaingo


haurrentzako parkean mantentze lanak egingo dira zazpi egunez

Domingo, 7 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

beasain- Beasainen dauden haur parkeen egoera hobetu egin nahi du Udalak. Hori dela eta, bihar bertan hasiko dituzte Nafarroa Etorbidea kalean kokatuta dagoen Barrendain plazako haurrentzako parkean egingo diren mantentze lanak. Bertan hainbat izango dira egingo dituzten hobekuntzak eta honakoak izango dira: parkeko jokoetako pintura berreskuratuko dira, zoru jarraiak dituen akatsak konponduko dituzte eta balearen jokoa ere berrituko dute. Lan horien aurrekontua 4.750 eurokoa da.

Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, lan hauek burutzeko zazpi egun beharko ditu Haur Parkeak enpresak, hura izango baita obra hau egiteaz arduratuko dena. Hala ere, eguraldiaren araberakoa izango da denbora tarte hori, baina laguntzen badu aste bakarrean guztia prest egongo dela aurreikusten dute.

Hobetze lanak egiten diren bitartean zenbait gune hesitu egingo direla eman dute argitara, eta hori dela, jarriko diren itxiturak errespetatzeko deia egin dute Udaletik.

argiteria, berrituaLan hauen aurretik baina, beste hainbat hobekuntza egin dira Beasainen. Adibidez, bai Barrendain plazako haur parkean eta baita Ezkiaga auzoan kokatuta dagoen Ezkierdi haur parkean argiteria instalazioa berritu da eta orain, askoz ere argituago daude bi parkeak. Udalaren obra lan taldeak esku-hartze garrantzitsua izan duela nabarmendu dute Udaletik, batez ere, instalazio elektrikoa egokitzeko egin diren obra zibila gauzatze lanetan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902