Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Zezen saldoa

Xabier. Euzkitze - Domingo, 7 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Idazle bati baino gehiagori entzun diodan gomendio ren zurrunbiloan itsutu egin baitaiteke idazlea.

Dubaik gaitzeko aldaketa izan du iragan mendeko 60ko hamarkadan petrolioa aurkitu zutenetik. Gaur egun bertan aurki litezke munduko luxurik handienak. Han dago eraikinik garaiena, han saltokirik handiena. Luxuzko hotelak, ehunka mila euro balio duten kotxeak, baita urrez estalitakoak ere. Baina gutxiengo aberats hori salbu, bizi izateko duela laurogei urte baino leku gogorragoa da Dubai. Langileek baldintza latzak dituzte, eskubide sindikal eta sozialak hutsaren hurrengoak dira, eta emakumeenak...hutsaren aurrekoak.

Devora Malevb neska gazte norvegiarra bortxatu egin zuten Dubain. Gertukoek behin baino gehiagotan esan zioten salaketarik ez jartzeko, baina ez zien jaramonik egin. Poliziak aintzakotzat hartu zuen salaketa eta epaileak hamalau hilabeteko kartzela zigorra jarri zion. Baina bortxatuari, ez bortxatzaileari. Izan ere, ezkontzaz kanpoko sexu-harremanak izan zituen neskatxa lizunak. Zeuzkan diru guztiak bere defentsan xahutu ondoren, nazioarteko presioak lortu zuen basakeria hura gelditzea.

Beste neska gazte bat ere kartzelan bizi da iazko sanferminez geroztik. Amesgaiztoen espetxean, beldurrarenean, umiliazioarenean. Sevillatik adarkadak ematera beren-beregi etorritako bost zezenek denetik egin zioten. Kopuruz gehiago ziren, indarrez ere bai. Zer eragozpen zegoen, bada, neska bakarti ahul bati nahi zuten guztia egiteko? Lekua aurkitzea ez zen arazo, ezkaratz zikin bat nahikoa. Kondoirik ere ez zuten behar. Zertarako gero! Neskaren adostasuna, berriz, garrantzirik gabeko ñabardura irudituko zitzaien. Egindako balentria eurentzat bakarrik gordetzea bekatu zatekeenez, grabatu egin zuten, eta zezen saldoaren Whats App taldean hedatu: “Follándonos a una entre los cinco. ¡Qué pasada de viaje!”

Bost mutiko adoretsuek kartzela zigor handia dukete zain, baina badute nork babestu, neskalagunek behintzat ez dituzte baztertuko. Mezu hau jarri zuen sare sozial batean bortxatzaileetako batenak: “Recuerda, a toda cerda le llega su San Martín, y a esa le llegará. Te lo prometo”. Badakit ziur bost mutikoak erabat damututa daudela. Gauzak hobeto egin ez izanaz damututa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902