Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola kosta

Kiroldegiko aretoa azterketa garaian ikasteko irekiko da

Zarauzko ikasleek astelehenetik aurrera erabili ahal izango dute zerbitzu berria

Ane Roteta - Sábado, 6 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Idoia Etxeberria, liburutegiko arduraduna, eta Nekane Iribar zinegotzia, atzo kiroldegiko aretoan.

Galería Noticia

Idoia Etxeberria, liburutegiko arduraduna, eta Nekane Iribar zinegotzia, atzo kiroldegiko aretoan.

Zarautz- Batxilergoko eta graduetako ikasleak azterketa garaian murgilduta dabiltzan honetan, Zarauzko Sanz Enea udal liburutegiko ikasgela txiki geratzen da eta ikasle askok kanpoan geratu behar izaten dute. Horren aurrean Zarauzko Udalak beste espazio gehigarri bat bilatu du: kiroldegiko aretoa. Astelehenean bertan jarriko da martxan zerbitzu berria eta uztailaren 7a bitartean (ekainaren 26 eta 27a izan ezik, San Pelaioak direla eta) egongo da zabalik ordutegi zabalarekin.

52 plaza dituen aretoa datorren uztailaren 7a bitartean egunero egongo da zabalik, ekainaren 26 eta 27a izan ezik

“Gazte zerbitzuaren inguruan lanean gabiltza eta hainbat gazterekin egindako bileretan behar hori nabarmendu zuten ikasleek. Aretoa oso handia da eta proba moduan jarriko dugu martxan. Erantzun ona duela ikusten badugu, abendu eta urtarrilean ere irekiko genuke eta horrela urtero jarraitzea da asmoa”, adierazi zuen atzo Nekane Iribarrek, Parte Hartze zinegotziak. Guztira, 52 plaza egongo dira aretoan. Horretaz gain, liburutegiko goiko solairuan 70 plaza inguru daude eta sotoan 26 pertsonentzako lekua atondu dutela azaldu zuen Iribarrek.

Idoia Etxeberriak, liburutegiko arduradunak, zehaztu zuenez, ordutegia kiroldegikoaren berbera izango da;hau da, astelehenetik ostiralera 6.00etatik 21.30era, eta larunbat eta igandetan 8.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.30era (igande arratsaldetan kiroldegia itxita dago, baina ikasteko aretoa zabalduko da). “Ikasgela berrira igotzeko kiroldegiko harreran liburutegiko txartela erakutsi beharko da, eta ez duenak liburutegian eska dezake. 17 urtetik aurrerakoek erabili ahal izango dute, wifi-a egongo da eta bideokamerez kontrolatutako gune bat izango da”, nabarmendu zuen.

“Espero dugu zerbitzu berria arrakastatsua izatea eta gazteak anima-tzen ditugu hona etortzera”, esan zuen Etxeberriak amaitzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902