Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mendizaleek hitzordua dute bihar Kakute eta Irukurutzetan

Goizean salda beroa banatuko dute
Atxantxaboleta eta Kakuteko txaboletan

Sábado, 6 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

azkoitia/soraluze- Maiatzeko lehen igandea dela eta, Azkoitiko mendizaleek Kakute eguna ospatuko dute bihar izen bereko eremuan. Era berean, Soraluze eta Osintxuko mendizaleek Irukurutzeta eguna ospatuko dute igande honetan.

Anaitasuna mendi bazkunak antolatzen duen Kakute egunari hasiera emateko meza egongo da 12.00etan eta horren ondoren 2016ko mendi ibilaldietako finalistei sariak banatuko dizkiete. Gainera, goiz osoan zehar salda beroa banatuko dute txabolan.

Bestalde, Osintxu eta Soraluzeko mendizaleek antolatzen duten Irukurutzeta eguneko festa goizean zehar burutuko da. Ohitura bilakatu denez, osintxuarrek bertaratzen diren guztientzako salda prestatuko dute Atxantxaboletako txabolan. Banaketa “11.30ak aldera” hasiko da. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902