Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sagardoetxeak Udaberri festa ospatuko du gaur

Goizean loreekin bitxigintza tailerra burutuko da eta arratsaldean antzerki emanaldia egongo da

Sábado, 6 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Astigarraga- Udaberrian sartzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen hasi dira eta sasoi hau ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira Astigarragako Sagardoetxean. Izan ere, gaur Udaberri Festa ospatuko da.

Goizean, 12.00etatik 13.30era, loreekin eskumuturrekoak egiteko familientzako tailerra ospatuko da Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik. Jarduera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da info@sagardoetxea.com helbide elektronikoan edo 943 550 575 telefono zenbakian.

17.00etan antzerkia, musika nahiz dantza uztartuko dituen Inaxiren istorioak ikuskizuna eskainiko da sagastian. Ikuskizun honetan Astigarragako hainbat talde kulturaletako haurrek parte hartuko dute: Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar EOEko dantzariak. Eguraldi txarra eginez gero, ikastolako patiora lekualdatuko da emanaldia. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902