Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarauzko Herri Lasterketa lehiatuko da igandean

Herriari itzulia emango dion 8,5 kilometroko ibilbidea izango da

Ane Roteta - 2017(e)ko maiatzaren 5a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Naiara Egimendia, lasterketako bultzatzaileetako bat, probaren kartelarekin.

Naiara Egimendia, lasterketako bultzatzaileetako bat, probaren kartelarekin.

Galería Noticia

Naiara Egimendia, lasterketako bultzatzaileetako bat, probaren kartelarekin.

Zarautz- Zarautzen Kros mistoa eta triatloia bezalako kirol proba arrakastatsuak daude, baina ez dago herri lasterketarik. Ideia horretatik abiatuta, Ibai eta Juan Jose Beraciertok, eta Naiara Egimendiak A 3 el km. elkartea sortu zuten eta herri lasterketa bat antolatzeari ekin zioten. Hala, igandean lehiatuko da Zarauzko Herri Lasterketa goizeko 11.00etan Musika plazatik abiatuta. Herriari itzulia egingo diote korrikalariek Herrikosoro kalea, Asti ingurua eta malekoia zeharkatuta, eta guztira 8,5 kilometroko ibilbidea izango da.

Herritarrengandik jasotako erantzunarekin “gustura” daude antolatzaileak;izan ere, atzo arte 89 pertsona zeuden izena emanda

Antolatzaileen arabera, probak ez du zailtasun berezirik eta korrika egitera ohituta dagoen edonork egiteko modukoa izango da. Herritarrengandik jasotako erantzunarekin “gustura” daude antolatzaileak;izan ere, atzo arte 89 pertsona zeuden izena emanda eta igandean bertan pertsona gehiagok izena ematea espero dute. Oraindik izena emateko aukera dago herrikrosa.eus webgunean 10 euro ordainduta, eta egunean bertan izena eman nahi dutenek 13 euro ordaindu beharko dituzte.

“Lasterketa herrikoia izatea nahi dugu, baina batez ere, familiartekoa. Ekimen honekin familia bat osatzea da gure asmoa, elkarrekin korrika egiteko geratzeko, adibidez. Lasterketaz gain, talde bat osatu nahi dugu korrika elkarrekin egiteko”, azaltzen du Naiara Egimendiak. Igandeko lasterketa ondo ateratzen bada, zalan-tzarik gabe errepikatuko dutela dio, eta Zarautz eta Aia arteko lasterketa berreskuratzea ere beren ideien artean dagoela zehazten du.

Lehendabiziko lasterketa izan arren, partaide guztientzat opariak izango dira, zozketak ere izango dira eta lehenenengo hiru neska-mutilen-tzat ere sariak izango dira. “Hurrengo urteetan jarraitzeko asmoa dugu, eta jaso dugun laguntzarekin eta zarauztarren erantzun positiboak jarraitzeko motibazioa ematen digute. Gainera, hurrengo urterako laguntzaile oso on bat izatea espero dugu”, dio Egimendiak amaitzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902