Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Migel jaiak ospatuko dituzte gaurtik aurrera Ezkion

Gaur, Jon Gurrutxagak, Keu Agirretxeak eta The Northagirres taldeak kontzertua eskainiko dute

2017(e)ko maiatzaren 5a, ostirala - 06:13etan eguneratua

ezkio- Ezkiotarrek San Migel jaiak ospatuko dituzte gaurtik aurrera. Festak 19.00etan hasiko dira, Mieltxa eta Mieltxoren jaitsierarekin. Ekitaldi hau Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa txalapartari taldeak girotuko du.

Ondoren, 19.30ean, Ehunzango batukadak joko du. 21.30ean mus txapelketa jokatuko dute eta 22.30etik aurrera kontzertuak egongo dira. Jon Gurrutxagak, Keu Agirretxeak eta Urretxuko The Northagirres taldeak joko dute.

Biharko lehen ekitaldia 13.00etan izango da: Gabiriako Goruntz dantza taldekoek emanaldia egingo dute. Ondoren, 13.30ean, toka txapelketa jokatuko dute. Ordu berean, trikipoteoa hasiko da. 14.30ean, berriz, herri bazkaria egingo dute.

Bazkalostean, 17.00etatik 19.30era, haur jolasak eta puzgarriak egongo dira. 19.30ean txokolatada egingo dute eta 20.00etan karaokea hasiko da. Haurrek eta helduek izango dute kantatzeko eta dan-tzatzeko aukera, 23.00ak arte. Gauerdian DJ festa egongo da.

Igandean, 12.00etan, Izazpira igoera egingo dute. 13.00etan poteoa hasiko da, 17.00etan herri jolasak egongo dira, 18.30ean Ugarteburu eta Esnaola aizkolariek Elorriaga aita-semeekin neurtuko dituzte indarrak eta 19.30ean barrikotea eta taloak egongo dira.

Azken ekitaldiak astelehenean izango dira: 12.00etan meza egongo da, 12.30ean trikitilariek joko dute, 17.00etan ipuin kontaketa saioa egongo da, 19.00etan Aratz Igartzabal eta Aitor Salegi bertsolariek abestuko dute eta 20.00etan Mieltxo eta Mieltxaren agurra egingo dute. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902