Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Transexualitatearen inguruko emanaldia eskainiko dute gaur

Beasaingo TransZikloaren barruan, ‘Mahaitasunez’ emanaldia aurkeztuko du gaur Ekaitz Goikoetxeak, 19.00etan Igartzan

2017(e)ko maiatzaren 5a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Mikele Grande, Ekaitz Goikoetxea eta Olaia Baigorri.

Mikele Grande, Ekaitz Goikoetxea eta Olaia Baigorri.

Galería Noticia

Mikele Grande, Ekaitz Goikoetxea eta Olaia Baigorri.

beasain- Goierriko Zubiak eta Beasaingo Udaleko Berdintasun Sailak apiriletik ekainera hitzaldi, ikuskizun eta jardueraz aberastutako Trans Zikloa antolatu dute. Hainbat ekitaldi egin ostean, gaur ekingo diote hurrengoari. Arratsaldeko 19.00etan, Igartza jauregian Lankide eta ikasleekin transexualitatearen, aniztasunaren eta maitasunaren inguruko Mahaitasunez hitzaldi-emanaldia aurkeztuko du Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak.

Emanaldiak bi zati izango ditu: “Lehen zatia transexualitateari eskainiko diogu solasaldiaren eta transexualitatearen inguruan idatzi ditugun olerki batzuen bidez”, azaldu du Goikoetxeak. Bigarren zatian, maitasunean oinarrituko dute ikuskizuna, “askatasunarekikoan, aniztasunarekikoan, ezberdinarekikoan, berdinetik berdinerakoan, maitasunarekiko maitasunean”, gaineratu du. Goikoetxearen ikasle den Olaia Baigorrik mahaian idazten dituen zitak eta olerki zatiak izan dira bigarren zati honen abiapuntu.

Emanaldi honek harrera “oso ona” izan duela nabarmendu du Goikoetxeak eta gaurko saioan Igartza jauregia “txiki” geratzea ere espero du. Horregatik, guztiei deialdia zabaldu die transexualitatearen inguruan egingo duten saiora ager-tzeko. -M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902