Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Euskalki berri bat sortzen ari ote da?

Edurne Alegría Alerdi - 2017(e)ko maiatzaren 5a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Ez dakit ohartu zareten, baina niri, behintzat, gero eta deigarriagoa egiten zait EITBko esatarien hizkuntzaren ahoskera, euskarari buruz ari naiz, alegia. Badakit ur handitan sartzea izango litzatekeela euskal azentuaz aritzea hemen, batez ere jakinda hainbat aditu murgildu dela ur horietan, eta gaia nahiko konplexua dela.

Baina zer dela eta kazetarien ahotan hitzetik hortzera entzun beharra tankera honetako esaldiak: ípar haizea, Hégo Korea, ásko díra, ári naiz, ádos nágo... bi silaba duten hitz orotan, esango nuke, azentua lehen silaban jartzeko ohitura hartu dutela, kontsigna bati jarraitzen ari balitzaizkio bezala, jakinik euskararen joera, orokorki, bigarren silaba azentuatzearena dela. Hizkuntzari ematen dioten musikaltasuna zeharo arrotza egiten zaigu euskaldun arruntei, eta euskara ikasten ari direnei a zer-nolako nahasdura sortzen dieten! Bidenabar, erran dezadan, Ipar Euskal Herrira joaterakoan edo etortzerakoan Biriátutik pasatzen garela eta ez Biriatútik.

Bestalde, albisteak ematerakoan, hizkuntzaren kadentzia edo erritmoa hainbeste desitxuratzen dute ezen totelak dirudite, zinez jasangaitza entzulearen-tzat. Hain zaila al da "normal" hitz egitea?

Bukatzeko, Jesus Eguzkizak orain dela gutxi egunkari honi esandako hitzak errepikatuko ditut: "Mila hiztun totelek ez dute euskal komunitate bat sortuko".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902