Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

EAJk emendakinak aurkeztu dizkio aurrekontuari

Getariako jeltzaleen proposamenak gaurko osoko bilkuran eztabaidatuko dira

2017(e)ko maiatzaren 4a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Getaria- Duela hilabete inguru behin behinean onartu ziren Getariako udal aurrekontuak, baina EAJk aurka bozkatu zuen orduan eta gaur aurrekontuak behin betiko onartuko direnean, emendakinak aurkeztu dituzte jeltzaleek EH Bilduk onartutako aurrekontuari. Hala, gaurko osoko bilkuran, arratsaldeko 19.00etan izango da, eztabaidatuko dituzte alderdi jeltzaleek aurkeztutako proposamenak.

Udal taldeak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez, guztira 14 gai txertatzea eta beste hainbat aldaketa gauzatzea proposatu dute. Funtsean, proposamenak herriaren oinarrizko beharrizanak duintasunez, eta etorkizuna anbizioz hartzeko garatuak izan direla adierazi du Aitor Urresti EAJko zinegotziak: “Gure ustez udal Gobernuak gauzatu duen aurrekontuak ez du iparrorratzik, hutsune gutxi batzuk estaltzera bideratua dago soilik, eta ez ditu herritarrak, ezta herriaren etorkizuna ere, aintzakotzat hartzen. Guk herria bere osotasunean eta ahaztuak izan diren sektore eta ardatz estrategikoak proiektuz josi nahi ditugu, jada erregistratuak izan diren proposamen hauekin”.

EAJk oraina eta etorkizuna du “jomuga” Urrestiren esanetan: “gure proposamenak herritarrek zuzenki egin dizkiguten eskarietan daude oinarrituak. Herriaren ahots guztiak eta banakook sortzen dugun aniztasuna isladatzeko gaude egunero lanean, eta batera aurrera eginaz eta adostasunak bilatuz, Getaria eta getariarrok gara irabazle” gehitu du zinegotzi jeltzaleak.

Hainbat proposamenHala, herria garbi mantentzeko proposamenak egin dituzte jeltzaleek, eta horretaz gain, inbertsioa, gaztedia, gizarte ongizatea, sustapen ekonomikoa eta turismoaren inguruko hobekuntzak ere proposatu dituzte emendakinetan.

Horretaz gain, beste zenbait proposamen ere sartu ditu Getariako EAJk: polikiroldegiak eskaintzen duen zerbitzua hobetzearen ingurukoa, euskeraren baitakoa, memoria hurbila eta historikoari buruzkoa, edota herriko elkarteen lagun-tzena esaterako. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902