Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Antxua Egunari ekingo diote bihar Getarian

Bihartik igandera zenbait ekitaldi izango dira kostaldeko herrian

Ane Roteta Ruben Plaza - 2017(e)ko maiatzaren 4a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Antxoak prestatzen duela urte batzuetako Antxua Egunean.

Antxoak prestatzen duela urte batzuetako Antxua Egunean.

Galería Noticia

Antxoak prestatzen duela urte batzuetako Antxua Egunean.

getaria- Garai honetan ohikoa den bezala, asteburu honetan ospatuko dute Getarian Antxua Eguna, eta bihartik igandera bitartean antxoa izango da herriko protagonista, eta giro onak ere ez du hutsik egingo.

Martin Berasategi, Irizabal, S.A. Arrainak eta Pescados A. Ucin izango dira bihar Zilarrezko Antxuaren aipamena jasoko dutenak

Bihar goizean hasiko dira ekitaldiak, goizeko 12.00etan Balenciagan egingo den inaugurazioarekin. Bertan izango dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua, Elkano Arrantzale kofradiaren presidentea eta Nika Lertxundi, Getariako alkatea. Gainera, kofradiak arrantza jasangarriaren ziurtagiria jasoko du Marine Stewardship Council-en (MSC) eskutik eta Zilarrezko Antxuaren aipamena jasoko dute Martin Berasategi, Irizabal, S.A. Arrainak eta Pescados A. Ucinek. Arratsaldean, berriz, Gure Txeruko dantzariek emanaldia eskainiko dute 18.30ean eta 19.00etatik 21.00etara antxua dastatzeko aukera izango da frontoian musikaz girotuta.

Larunbatean ere jai giroa izango da kostaldeko herrian eta lehendabizikoz Antxua Eguneko I. Bela Estropada lehiatuko da 11.00etan, eta arratsaldean Txiki Chef tailerrak plazan (16.30), Urrezko aizkora frontoian (18.30) eta Donostiako Orfeoiaren kontzertua (20.30) izango dira. Emanaldirako sarrerak turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira, baina pertsona bakoitzak gehienez bi hartu ahal izango ditu.

Eta igandean ere goizetik emango zaio hasiera festa egunari. Hasteko, Getariako bandaren diana izango da 9.00etan, eta Getariako Abesbatzak Arrantzaleen Meza kontzertua eskainiko du 11.00etan. Ondoren, Karmen Amabirjinaren prozesioa eta Itsas Bedeinkapena egingo dira Artzapen eta arrantzale zaharrei ere omenaldia egingo zaie. Bestalde, Gipuzkoako Trainerillen Ligaren baitan, VII. Antxua Bandera lehiatuko da (11.00) eta asteburuari amaiera borobila emateko Getariako bandaren doako kontzertua izango da, 13.00etan, parrokian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902