Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskararen birusa zabaldu dadin Tolosan

|

Marta San Sebastianen erreportajea - 2017(e)ko maiatzaren 4a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Ikastetxeetako ordezkariak, Galtzaundiko kideekin batera.

Ikastetxeetako ordezkariak, Galtzaundiko kideekin batera.

Galería Noticia

Ikastetxeetako ordezkariak, Galtzaundiko kideekin batera.

Birusa balitz bezala, euskara Tolosan zabaldu nahi dute, eta 50 gurasok izango dute zabalpenaren giltza. Maiatzaren 8tik 26ra bitarte, euskara hutsean bizi-tzen eta “euskarari eusten saiatuko dira” ekimenean parte hartzen duten Tolosako hiru ikastetxeetako gurasoak. Eusle izenburua daraman kanpainak euskaldun aktiboak aldarrikatu nahi ditu, oraingo honetan fokua gurasoengan jarriaz.

2016. urteko urrian Gurasoen Hizkuntza Erabileraren Neurketa egin zuen Galtzaundi Euskara Taldeak. Bildutako datuen arabera, ikastetxeetako irteera orduetan gurasoak euren artean hitz egiten ari direnean, erdiek, zehazki %52ak, gaztelerara jotzen dute. Gurasoak haurrekin hizketan ari direnean, ordea, %75ak euskaraz egiten du. “Gure kezka piztu zuten datu hauek eta gurasoak haurren eredu direlako, kanpaina hau abian jartzea erabaki dugu”, adierazi zuten Imanol Artola eta Itxaropena Urkiola Euskararen Mahaiko ordezkariek. Bertako kide dira ikastetxeak, udal teknikariak, Aitzol Udal Euskaltegia eta Galtzaundi Euskara Taldea.

Egitasmoaren baitan, txapa batekin identifikatuta egongo diren guraso eusleek euskaraz egingo dute momentu oro

Tolosako hiru ikastetxeek elkarlanean, hiru asteko erronka dute aurretik. Maiatzaren 8tik 26ra bitarte guraso parte-hartzaileak “euskarari eusteko” ahalegina egingo dute. “Gure asmoa jendea aktibatzea da, gaztelerarako jauzia egin ez dezaten, eta euskara hutsean bizi daitezen”, azaldu zuen Artolak.

Txapa batekin idenfitikatuta egongo diren guraso eusleek euskaraz egingo dute momentu oro. “Eusle birus bat bezala zabaltzea nahi dugu, eta hasiera batean gurasoekin ekingo diogun arren, erronka zabaltzea nahiko genuke”, azaldu dute egitasmoaren sustatzaileek.

Kanpainak irauten duen bitartean antolatzaileak astero bilduko dira parte-hartzaileekin eta testigantzak jasotzeko asmoa ere badute. Egitasmo hau aitzakia hartuta, tolosarrak euskaraz bizitzera animatu dituzte: “Tolosarren %80 euskara ulertzeko gai dira eta, beraz, esan genezake guztion hizkuntza dela euskara”, amaitu zuen Imanol Artolak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902