Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gazteek alkoholarekin arduratsu jokatzeko kanpaina

Hernanik sentsibilizazio kanpaina bat jarri du abian ‘Asteburu zoragarria edo zorabiatzeko moduko asteburua’ lelopean

2017(e)ko maiatzaren 4a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Hernani- Asteburu zoragarria edo zorabiatzeko moduko asteburualelopean, sentsibilizazio kanpaina abiatu du Hernaniko Udalak, jendarteari, oro har, baina bereziki gazteei zuzendua. Alkohola arduraz kon-tsumitzearen aldeko mezua zabaltzea da kanpaina honen helburua. Alkoholaren kontrolik gabeko kontsumoak osasunean eta bizikidetzan sor ditzakeen ondorioen berri eman eta ondo pasatzeko beste modu batzuk daudela gogorarazten zaie gazteei. Xabier Lertxundik, Zerbitzu Sozialetako lehendakariak, kanpainaren aurkezpenean azaldu zuenez, ikastetxeetan, gaztelekuan eta kale hezitzaileen bidez zabalduko da mezua eta kanpainaren irudia. Kalean ere ikusgai izango dira, hainbat minipuntutan.

Ikerketen arabera, gazteak gero eta lehenago hasten dira alkohola kon-tsumitzen, eta kontsumitzeko ohiturak ere aldatu dira. Ohikoa da gazteak ikustea graduazio handiko alkoholdun edariak denbora tarte laburrean edaten.

Establezimendu eta tabernei 18 urtetik beherakoei ezin dietela alkoholik saldu gogorarazi die Udalak

Udalaren helburu nagusia adingabeen ongizatea bermatzea da, alkoholaren gehiegizko kontsumoa hamabi eta hamahiru urterekin gertatzen denean arriskua areagotzen baita, pertsona horien garapenean izan ditzakeen arazoak handiak baitira.

Bestalde, Hernani inguruko herrietako gazteen topaleku izaten da eta horrek gazteei zein bizilagunei sortarazten dizkien arazoei aurre egin nahian jarri du martxan Udalak Menpekotasunen Prebentziorako Hernaniko Tokiko Plana 2015-2020ren baitan kokatzen den kanpaina hau.

Honekin batera neurri zehatzak ere ezarri ditu Udalak. “Berriak elkartearekin batera lanean ari gara tabernetan adingabeei alkoholik ez zerbitzatzeko. Herrian dauden supermerkatuetako arduradunei ere gutuna bidali genien gogorarazteko 18 urtetik beherakoei ezin zaiela alkohola saldu. Udaltzaingoak kaleko edanak dauden lekuetan nortasun agiria eskatu eta adingabeei alkohola kentzen die eta garraio publikoaren sarrera nagusiak ere kontrolatzen dira“, azaldu zuen Luis Intxauspe alkateak. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902