Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Zorionak eta mila esker

Iosu Elorza Alberdi, Bergara Kirol Elkartea - 2017(e)ko maiatzaren 4a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Urte osoko lan gogorraren ostean, helburua lortu dugu, txapeldunak gara, eta datorren denboraldian Ohorezko Erregional Mailan izango gara berriz. Zorionak eman jokalari eta entrenatzaile taldeari egindako denboraldi bikainagatik.

Beraiekin batera, lorpen hau posible egin dutenei, eskerrak eman nahiko nieke;Partidu guztietan, etxean zein kanpoan, alboan izan zaituztegun bazkide, guraso, lagun eta zale guztioi, mundialak zarete! Harrobiko gainontzeko entrenatzaile eta jokalariei, bereziki, Lehenengo Mailako Erregionaleko taldekideei, lehen taldeari emandako laguntzagatik. Edozertan laguntzeko prest gure ondoan izan zaituztegun guztioi eta klubeko babesleei. Ekainaren 10eko Mahonero Egunean espero zaituztegu guztioi.

Ezin ahaztu orain bi urte gurekin batera proiektu honetan hasi ziren Pedro Rico eta Iñigo Zaitegirekin, garaipen hau zuena ere bada. Eta nola ez, zuzendaritza taldeko lankideak. Momentu on eta txarretan, bat eginda, indarrak batu eta elkarrekin hau guztia aurrera ateratzeko egindako lanagatik. Zuek ere mundialak zarete!

Zorionez, ametsa ez da amaitu, eta oraindik gauza handiak ditugu jokoan. Mila esker denoi, Aupa Bergara!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902