Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Ispilua’ izango da Literaturiaren gaia

|

2017(e)ko maiatzaren 4a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Petti eta Irati Jimenez, atzo Kaxilda liburu-dendan.

Petti eta Irati Jimenez, atzo Kaxilda liburu-dendan.

Galería Noticia

Petti eta Irati Jimenez, atzo Kaxilda liburu-dendan.

Donostia- Hilaren 25etik 28ra Ispiluaizango da aurtengo Literaturia Zarauzko jaialdiaren gaia;leloa, berriz, Literaturia gure isla da, antolatzaileek honakoa uste baitute: liburuek bezala, Literaturiako ekitaldiek ere aukera ematen dutela norberak beren buruarekin topo egiteko eta, agian, baita ezagutzen ez zituen alderdiak deskubritzekoa ere.

Antzerkia, errezitaldiak, solasaldia eta bideo-emanaldiak hartuko ditu Modelo aretoak. Besteak beste, Bea Salaberri, Katixa Dolhare, Bihotz Bakartien Kluba, Huts Teatroa, Manex Agirre, Gaizka Amondarain, Lou Topet, Iban Zaldua, Miren Gorrotxategi, Petti, Irati, Jimenez, Fito Rodriguez, Ramon Agirre, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa, Lorea Agirre eta Josu Landa arituko dira oholtzan... Bestetik, larunbatean egun osoz eta igande goizean, liburu-azoka egingo da Musika Plazan. Aldi berean, kioskoa haurren gunea bihurtuko dela azpimarratu dute. Jon Braunen tipia deitu diote, Manolo Urbieta zenaren omenez. - N.G.

Emanaldiak (Modelo)

OSTEGUNA 25

20.00. SkizopozikSerrezitaldi hitzperimentala, Markos Gimeno Vesgaren eskutik. Umorezko show atsegin eta alaia, fresko eta berri-tzailea.

OSTIRALA 26

19.30. Zergatik bi?Bea Salaberri eta Katixa Dolhareren manifestua.

19.30. Nigan, ispilu batean bezala:Irati Jimenez (hitzak) eta Petti (musika eta ahotsa). Ispiluei buruz arituko dira liburu artean. Ispiluek dakiten guztia ikasten saiatzen, eta ez dakitena gozatzen. Izan ere, dakigula, ispilu bakar batek ere ez du oraindik musikarik egiten ikasi.

LARUNBATA 27

11.30. Jaungoiko guztiak ukatzen dituen emakumea naiz: Bihotz Bakartien Kluba. Amaia Lasaren poemaren baieztapen batetik abiatuta, emanaldia eskainiko du bihotz bakarti berriez osatutako klubak. XX. eta XXI. mendeko emakume idazle zenbaiten ahotsak ekarriko dituzte oholtzara, bazterkaletik plaza erdiraino.

13.00. Itzulpen-tailerreko bideoen emanaldia, EIZIEren eskutik.

17.00. Hozkailua: ArteDramaren lan berria. Idazlea: Unai Iturriaga. Zuzendaria: Manex Funchs. Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia. Gaztaroko ametsen eta helduaroko jokabideen arteko lerro hautsiaz gogoeta egiteko aitzakia.

20.00. Aginako zero bat: Hitzak eta ahotsak: Manex Agirre eta Gaizka Amondarain. Musika: Jon Aranburu eta Marco Bianchi. Irudien muntaia: Marco Bianchi.

22.30. Pete Seeger gogoan: Pete Seegerren ispiluan begiratu, eta ikusitakoa (entzundakoa) eskainiko du Lou Topet taldeak: Oier Aranzabal, Oihan Larrañaga , Ander Zulaika eta Rafa Rueda.

IGANDEA 28

12.00. Literatura, ipsilu ala leiho?: Iban Zalduaren eta Miren Gorrotxategiren arteko solasaldia.

13.15. Beti bezperako koplak film laburra: Ageda Kopla Taldea. Maialen Lujanbiok egindako koplen gainean, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzendu dute animazio-teknika ezberdinak erabiliz.

17.00. Elsa Scheelen Txillardegiren lanaren irakurketa dramatizatua, Dorleta Urretabizkaiak zuzendua. Aktoreak: Ramon Agirre, Asier Hernandez, Fito Rodriguez, Dorleta Urretabizkaia eta Joseba Urzelai. Musikariak: Maddi Zubeldia eta Rakel Aldasoro.

19.00. Sakaponetara, memoriaren ispiluarekin. Amagoia Gurrutxaga, Lorea Agirre, Ainara Lasa, Idurre Eskisabel, Iraia Elias, Josu Landa eta Jose Luis Otamendi.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902