Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Trikitilari txapelketako izen-ematea, zabalik

Maiatzaren 27an lehiatuko da Getariako txapelketa eta hilaren 17a bitartean eman daiteke izena

2017(e)ko maiatzaren 3a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Getaria- Getariako Trikitilari Gazteen XVIII. Txapelketa datorren maiatzaren 27an ospatuko da, Euskal Jai egunaren baitan (17.00etan Berdura plazan) eta dagoeneko izen-emate epea zabalik dago datorren hilaren 17a bitartean.

Getariako Udalak argitaratutako oinarrietan jasotzen denez, parte-hartzaileak 18 urte bitarteko gazteak izan behar dute, eta guztira, sei bikote sailkatuko dira. Deialdia irekia denez, bikote asko apuntatuko balira, kanporaketa bat egingo litzateke txapelketaren aurretik. Hala, bikote bakoi-tzak hiru pieza jo beharko ditu (trikitia, pot-pourria eta hirugarrenik, arin-arina, fandangoa edo porrusalda) eta baserritar arroparekin agertzea derrigorrezkoa izango da. Bestalde, epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: piezen zailtasuna, bat etortzea, kantua, dantzagarritasuna eta panderojolearen lana.

SariakGuztira, lau sari egongo dira parte-hartzaileentzat. Batetik, lehen hiru bikoteei ordainsari bat banatuko zaie (250, 150 eta 100 euro, hurrenez hurren) eta lehen bikoteari ere txapela banatuko zaio. Bestetik, getariar bikote onenari ere saria emango diete. Horrez gain, laugarren, bosgarren eta seigarren postuan geratzen diren bikoteei 60 euro banatuko zaizkie.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek edo informazioa gehiago nahi dutenek udaletxean eta web orrialdean eskuratu ahal izango dute, eta 943 896 024 telefonora deituta edo kultura@getaria.eus helbidera idatzita egin dezakete edozein kontsulta. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902