Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urnietak gaur Santa Krutz eguna ospatuko du

Goizean Azkortera igotzeko autobus zerbitzua egongo da taxi geltokitik, etengabe, 9.30etik 12.00etara

2017(e)ko maiatzaren 3a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

urnieta- Urnietak gaur ospatuko du Santa Krutz eguna Azkorteko ermitan eta bere inguruetan. Aurten ere ekitaldi mordoa antolatu dira.

Egitaraua 11.00etan hasiko da meza batekin. Amaitzean, Zabale eta Larrañaga trikitilariek kanpa girotuko dute beraien doinuekin.

Trikitixak lagundurik ere, herri kirol erakustaldia egongo da ermita kanpoaldean 12.00etan. Eta 13.00etan Anjel Larrañaga eta Mikel Mendizabal bertsolarien txanda iritsiko da.

14.00etan festa Oianume jatetxera lekualdatuko da bertan bazkari herrikoia egingo baita. Bazkal ostean, bertsolariak eta trikitixa soinuak erromeriarekin jarraituko dute.

Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak autobus zerbitzua egongo da herriko taxi geltokitik 9.30etik 12.00etara. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902