Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Santikutz Bezpera ospatuko dute gaur legazpiarrek

Bihar egun handia izango da eta igandean Mirandaola Eguna ospatuko dute

Asier Zaldua - Martes, 2 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Legazpiko danborradan parte hartu zuten gaztetxoetako batzuk.

Legazpiko danborradan parte hartu zuten gaztetxoetako batzuk.

Galería Noticia

Legazpiko danborradan parte hartu zuten gaztetxoetako batzuk.

legazpi- Legazpiarrak Santikutz jaiak ospatzen ari dira larunbatetik. Atzo, txirrindulari lasterketa, bola txapelketa, plater tiraketa, haur eta gazteen danborrada, kantu jira eta bi disko festa egon ziren. Gaur, berriz, Santikutz Bezpera ospatuko dute.

9.30etik 13.30era ganadu feria egongo da. Aurten Kale Nagusian egingo dute, ekitaldia indartzeko. 10.30ean arkumea prestatuko dute toki berean, burruntzi erara. Arkumeak Legazpikoak izango dira.

12.00etan zezenak eta poniak egongo dira plazan, haur eta gaztetxoen-tzat. Ordu erdi beranduago sagardo dastaketa hasiko da Kale Nagusian. 13.00etatik aurrera, Gure Esku Dago taldekoek burruntzi erara prestatutako pintxoak banatuko dituzte. Pintxoak 2 eurotan jarriko dira salgai.

Arratsaldean ere hainbat ekitaldi egongo dira. 16.00etan herri mailako plater tiraketa egingo dute Urtazar tiro zelaian. 17.30ean, berriz, Go!azen dantzatzera eta abestera!ikuskizuna egingo dute plazan. Go!azen telesail arrakastatsukoek karaoke-dantzaoke ikuskizun parte hartzailea prestatu dute. Saioa telesaileko hiru lagunek gidatuko dute: Lorea Iribar (Nora), Haritz Morras (Urko) eta Asier Burgete (Markel).

Arratsaldeko ekitaldiekin buka-tzeko, 19.30ean herri kirol jaialdia egongo da plazan. Iparraldeko jokoez gozatzeko aukera egongo da, La Sa-lle eskubaloi taldeak sustaturik.

Gauean, 23.00etan, herri danborrada irtengo da Laubidetik. Gauerdian, herriko bandera jarriko dute udaletxean. Bukatzeko, 0.30etik aurrera Zo-Zongo taldeak Psycho-Clown ikuskizuna eskainiko du erdiguneko kaleetan.

Bihar, legazpiarrek jaietako egun handia ospatuko dute: Santikutz Eguna. 9.30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldeak joko du, 10.30ean prozesioa egingo dute eta ondoren meza egongo da. 12.00etan ezpata dantza egingo dute eta La Salle eskubaloi taldekoek Olaria saria jasoko dute. Ondoren, soka dantza, zinta dantza eta larrain dantza egingo dituzte.

Arratsaldean, 16.00etan, gaztetxoek goitibeherekin jolasteko aukera edukiko dute Aizkorri kalean (udaletxe parean). 17.00etan haurrentzako jolasak egongo dira Kale Nagusian eta 17.30ean profesional mailako pilota partidak jokatuko dituzte Urbeltz pilotalekuan. Lehen partidan, Mendizabal III eta Erostarbe urretxuarra Arretxe II eta Erasunen aurka arituko dira. Bigarrenean, Olaizola II eta Larunbek Elezkano II eta Zabaletaren aurka jokatuko dute.

Ondoren, 19.30ean, Ormazarreta zalditegikoek erakustaldia egingo dute Kale Nagusian. Bukatzeko, 22.00etan Legazpiko bertso eskolakoek bertso musikatu emanaldia eskainiko dute txosnetan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902