Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ibarran euskara "barra-barra"

Kezka piztu da Ibarran euskararen erabilerak behera egin duelako azken urteotan. Euskaldunak aktibatzeko helburuarekin ‘I barra-barra’ irudiarekin txapa soinean daramaten herritarrak euskaraz arituko dira astebetez gutxienez.

Marta San Sebastianen erreportajea eta argazkia - 2017(e)ko maiatzaren 2a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Euskara Aholku Mahaiko parte hartzaileak agerraldian.

Euskara Aholku Mahaiko parte hartzaileak agerraldian.

Galería Noticia

Euskara Aholku Mahaiko parte hartzaileak agerraldian.

Azken urteetan euskararen erabilerak behera egin du Ibarran kale neurketen emaitzen arabera. Egoerak kezkaturik, euskaldunak aktibatzeko kanpaina martxan jarri dute hainbat eragilek. I barra-barra kanpainaren baitan, maiatzaren 12tik 26rako bi asteetan egitasmoarekin bat egin duten herritarrak euskaraz arituko dira, gutxienez astebetez, eta horren adierazgarri, kanpainari atxiki direla erakusten duen txapa eramango dute soinean.

2007an egindako azken neurketatik 2015era egindakora sei puntuko jaitsiera izan da erabileran: 2007an biztanleen %56,9-k euskaraz egiten zuen kalean;2015ean, aldiz, %50,2k. Beraz, zortzi urtean euskararen erabilerak behera egin du Ibarran. “2016an egindako azken neurketan datuek igoera txiki bat erakutsi zuten. Datua hobea den arren, oraindik orain zortzi urteko egoera baino okerragoa da. Udalean kezka piztu zen eta Euskara Aholku Mahaian eta hainbat herritarrengan ere bai. Jaitsiera gelditu eta, ahal dela, datuak hobetzeko erronka hartu dugu”, azaldu zuen Jexux Peñagarikano Euskara zinegotziak.

Egoerari buelta emateko euskaldunak aktibatzea ezinbestekoa da, hau da, euskaldunak euskaldunekin euskaraz egitea. “Modu asertibo batean lortu nah idugu, egoera deserosoak sortu gabe. Azken finean, eskatzen duguna da modu natural eta euskaldun batean euskaraz bizi-tzea”, adierazi zuen Pili Bilbao Euskara Mahaiko kideak.

Egitasmoaren baitan, maiatzaren 12tik 26rako bi asteetan kanpainarekin bat egiten duten herritarrak euskaraz arituko dira, gutxienez astebetez. I barra-barra irudiarekin txapa bat eramango dute soinean, komunikazioak errazteko. “Txaparekin batera koaderno bat ere emango diegu parte hartzaileei, bertan aste horretan bizitakoa idatzi dezaten”, azaldu zuen Onintza Aranaldek.

Maiatzaren 2an eta 4an egitasmoaren berri emateko mahai informatiboak jarriko dituzte: maiatzaren 2an herriko plazan 17.30etik aurrera eta 4an Danon-Txokoa inguruan 19.00etatik aurrera. Gainera, Garikoitz Muruak egindako logoaren horma-irudi bat jarriko dute Euskal Herria kalean eta apaigarriak ere izango dira herrian zehar. Maiatzaren 19an Erradikalak gara antzezlana ikusteko aukera izango da.

Egitasmoa

Helburua. Euskaldunak aktibatzea: euskaldunak euskaldunekin euskaraz egitea.

Datak. Maiatzaren 12tik 26rako bi asteetan.

Ekintza. Parte hartzaile bakoi-tzari I barra-barra irudiarekin txapa bat eramango du komunikazioak euskaraz izan daitezen. Egitasmoarekin bat egin duten herritarrak euskaraz arituko dira. Txaparekin batera koaderno bat ere emango dute, bertan aste horretan bizitakoa idatz dezaten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902