Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Liburu truke gunea inaguratu dute Beasaingo udal bibliotekan

Helburua herritarrek etxean dituzten liburuak besteekin trukatzeko aukera izatea da, berrerabilpena emanez

2017(e)ko maiatzaren 2a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Liburuak trukatzeko gunearen inaugurazioko irudia.

Liburuak trukatzeko gunearen inaugurazioko irudia. (M.A.)

Galería Noticia

Liburuak trukatzeko gunearen inaugurazioko irudia.

beasain- Beasaingo Bibliotekak apustu berri bat egin du irakurtzeko zaletasuna herrian zabaldu dadin, eta horrela, joan den ostiralean liburuak trukatzeko gunea inauguratu zuen herrian. Ekimen honen helburua herritarrei etxean dituzten liburuak besteekin trukatzeko aukera eskaintzea da. Horrela, etxeko apalategietan ahaztuta dauden liburuei berrerabilpena ematea lortu nahi da.

Ekimenaren nondik norakoak zeintzuk izango ziren azaldu zituzten bibliotekako arduradunek aurkezpenean. Ekimen honetan parte hartu ahal izateko, bibliotekako sarreran apalategi bat egokitu da eta edozein herritarrak bertan utzi dezake liburua, trukean bertan dagoen beste bat hartuz. Aurretik, liburutegiko arduradunek liburuan jartzeko eranskailua jarriko diote etxetik ekarritako liburuari. Trukerako liburuak gai eta hizkuntza ezberdinetakoak izan daitezke eta bete beharreko baldintzen artean helduei zuzendutakoak izatea eta beste edonork irakurtzeko izango denez, egoera onean egotea eskatuko da. Bide batez ere, euskarazko liburu gomendatuen katalogoa aurkeztu da. Bertan, adin guztietako irakurleentzako euskarazko liburu eta argitalpenen gomendio sorta zabala aurkitu daiteke.

irakurri, gozatu eta oparituInaugurazio honekin batera Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren barruan apirileko bibliotekako euskarazko liburuak mailegatu dituztenen artean zozketa egin zuten eta bertan Izaskun Garmendia Garmendia izan zen irabazlea. Modu horretan, 30euroko erosketa txekea eman zion Xabier Matarranz udaleko kultur zinego-tziak.

Inaugurazio ekitaldia amaitzean, Beasaingo irakurle taldeak udal bibliotekan burutu zuen lehen aldiz bere hileroko saioa eta hemendik aurrera hala burutuko du. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902