Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikastolakoek mendi irteera egingo dute igandean

50. urteurrena dela eta antolatu dute, ikastetxeak hasieratik bultzatu baitu mendizaletasuna

2017(e)ko maiatzaren 1a, astelehena - 06:11etan eguneratua

urretxu- Urretxu-Zumarraga ikastolak 50 urte bete ditu eta, ospakizunen barne, mendi irteera bat antolatu dute igande honetarako. Izan ere, ikastolak ia lehen egunetik bultzatu du mendizaletasuna ikasle eta gurasoen artean.

Hasiera batean, Goierri taldearen eskutik, inguruko mendiak igotzen zituzten: Irimo, Izazpi, Beloki, Trekutz... Legazpi, Ezkio zein Gabiria inguruak ere ezagutu zituzten. Ondoren, guraso ba-tzuk arduratu ziren mendi irteera horien antolaketaz eta beste hainbat mendi igo zituzten.

Datorren igandeko irteeraren antolatzaileek oroitzapen ugari dituzte. “Igande goizetan, iratzargailua entzuterakoan, hamarretakoa edo bazkaria prestatu, kantinplora urez bete, xira eta aterkia badaezpada ere hartu, guztia motxilan sartu eta mendira! Aldapa beherako ipurdikoak, orbel arteko jolasak, bat-bateko euriteak, Mari Karmenen goxokiak, asko falta da?...”.

Igandean anekdota horiek guztiak gogoratuko dituzte. Irimora eta Belokira joango dira eta herritar guztiak parte hartzera animatu dituzte.

9.00etan irtengo dira, Areizaga-Kalebarren plazatik. Bi aukera egongo dira: bata Belokira (nahi duenak Izazpira) eta bestea Irimora (nahi duenak Trekutzera). 12.00etan Antion edo Santa Barbaran mendizaleekin elkartu eta kalejiran jaisteko aukera egongo da. 12.30ean bi ibilbideetako partaideak Isabeleko zubian elkartuko dira eta Areizaga-Kalebarrenera joango dira mokadutxoa egitera. Izena emateko, 943 720 026 zenbakira deitu behar da edo uzikastola.eus webgunean sartu. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902