Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ate irekietako eguna asteartean, Maria Maestra haurreskolan

Domingo, 30 de Abril de 2017 - Actualizado a las 13:18h

ORIO – Datorren asteartean ateak zabalduko ditu Orioko Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko eta informazioa jasotzeko. Bisita ordua arratsaldez izango da, hain zuzen ere, 17.00etatik 18.00etara, eta izena emateko epea, berriz, hilaren 12a bitartean egongo da zabalik. Hori bai, matrikulatu ahal izateko haurrak jaiota izan behar du. – A.R.

Maddalen Iriartek hitzaldia eskainiko du asteartean

GETARIA – Urola Kostan egingo den maiatzaren 7ko herri galdeketa iristear dago eta motorrak berotzen joateko, Getariako EH Bilduk galdeketan baietz bozkatzearen aldeko solasaldi edo hitzaldia antolatu dute astearterako. Hala, Maddalen Iriartek eskainiko du solasaldia, arratsaldeko 19.00etan, herriko plazan, eta EH Bilduko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldian parte hartzera. – A.R.

Santakutzak ospatuko dira Zestoan astearte eta asteazkenean

ZESTOA– Atzo pilota txapelketaren final erdiak ospatu ostean, astearte eta asteazkenean ospatuko dira Zestoan Santakutzak. Asteartean umeentzako ginkana (16.30-18.30), suziria eta kalejira (19.00) eta Danborrada nagusia izango dira (22.30), eta gauerdian bandera igo eta gero Ustekabe txarangak alaituko du giroa. Asteazkenean, berriz, Idiakaitzen diana (10.30), Meza Nagusia (12.00) eta umeen danborrada (18.00) izango dira. – A.R. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902