Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Hormak eta poesia

Xabier. Euzkitze - Domingo, 30 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Hormak ere erabat aspergarri diren herri honetan, salbuespen eder bat galdu du Donostiak. Antigua auzoan Mikel Laboaren irudiak eta haren kantetako baten zatitxo batek edertzen zuten pareta biluztu dute, zuri eta triste ageri da orain. Huts eta hits. Hotz eta motz. Ez hots eta ez hats.

Maiatzaren 7an Urola-Kostan egingo den galdeketaren harira, graffitirik ez, baina kartel anonimoak itsatsi dituzte Zarauzko zenbait gunetan: “Estatutua eta Konstituzioagatik, bozkatu EZ. España honetan ongi gaude”. Berri ona iruditu zait oso. Orain arte behiak trenari bezala begiratu izan diete konstituzionalistek Gure Esku Dago ekinbideak antolatutako galdeketei. Ezetz esatera joateko lanik ere ez dute hartu. Paso. Agidanez, iritzia emateko eta ezezkoa sustatzeko asmoz dira batzuk. Ea egia den.

Zarauzko horma batean ikusi nuen lehen aldiz ohiko graffiti politikoen neurri eta estetikaz eginiko maitasun aitorpen bat: Alaitz, maite zaitut. Ez da batere ohikoa gure inguruotan. Acción Poética duela 20 bat urte Mexicon sortutako mugimentu bat da. Kaleetako hormetan idatzitako esaldien bidez herritarrei gogoetarako bidea ematen diete, edo, besterik gabe, irriño bat ebasten. Oso zalea naiz. Hona hemen zenbait adibide, bata bestearen segidan: Estamos a nada de serlo todo. Cuidado con los miedos, les encanta robar sueños. Somos una casualidad llena de intención. Lo más difícil no es el primer beso, sino el último. Hazme el amor, pero de tu vida. Fuimos un cuento breve que leeré mil veces. Queda mucho por sentir. Ten el valor de equivocarte. Mi fantasía textual es que me comas y punto. Dormir temprano para soñarte más tiempo. Sin poesía no hay ciudad. Mi color preferido es verte. Yo tampoco sé vivir, estoy improvisando. Se acercan tiempos difíciles, amar es urgente. No sabía qué ponerme y me puse feliz. Si no tardas mucho, te espero toda la vida.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902