Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irristaketa teknika ikastaroa izango da gaur arratsaldean

Sábado, 29 de Abril de 2017 - Actualizado a las 13:08h

ZARAUTZ – Zarautz Kirol Elkarteko irristaketa sailak hiru orduko teknika ikastaroa antolatu du gaur arratsalderako, 16.30etik 19.30era Orokieta herri eskola eta Itxasmendiko pistan. Garikoitz Lerga Espainiako abiadura taldeko selekzionatzailea izango da gidaria eta ikastaroa bazkideentzat dago zuzendua, baina inguruko patinatzaileak ere bertan izango dira. Guztira, 35 patinatzaile inguru elkartuko dira. – A.R.

Turismo bulegoan lor daitezke Orfeoiaren kontzerturako sarrerak

GETARIA – Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du datorren maiatzaren 6an Getariako parrokian eta turismo bulegoan har daitezke sarrerak. Doan eskuratu ahal izango dira, baina pertsona bakoitzak bi sarrera lortu ahal izango ditu. Turismo bulegoa astelehenean itxita egongo da baina asteartetik ostegunera (9.30- 13.30), ostiral eta larunbatetan (10.00- 13.30 eta 16.30-19.30), eta igandean (9.30-13.30) egongo da zabalik. – A.R.

Orioko Zaharren Babeslekuak Harora egingo du eskurtsioa

ORIO – Orioko Zaharren Babeslekuak Harora egingo du irteera maiatzaren 10ean eta bazkaria egingo dute Ochavo erretegian. Irteeran parte hartu nahi dutenek txartelak erosteko aukera asteartean, hilaren 2an, izango dute 16.00etatik 18.00etara. Irteera goizeko 9.00etan izango da eta 35 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko. Txartela erosteko beharrezkoa izango da bazkide txartela eguneratuta izatea. – A.R. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902