Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Helduen Dantzari Eguna, bihar Zarautzen

Zortzi dantza talde elkartuko dira eta 200 dantzari eta musikaritik gora izango dira kaleetan

Sábado, 29 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Zarautz- Euskal Astearen baitan urtero ospatzen da Dantzari Eguna Zarautzen, baina haurrentzako izan ohi da, eta bihar, lehen aldiz, Helduen Dantzari Eguna ospatuko dute, Jalgi dan-tza taldearen bosgarren urteurrena dela eta.

Hala, zortzi dantza talde elkartuko dira eta 200 dantzari eta musikaritik gora izango dira kaleak alaitzen. Goizeko 10.00etan elkartuko dira Lege Zaharren enparantzan eta 11.00etan dan-tza saioa eskainiko dute. Ondoren, kalez kale ibiliko dira herrian zehar, eta arratsaldean, berriz, Larrain dantza egingo dute Musika Plazan, 18.00etan, eta jarraian erromeri-trikipoteoa egingo da kalejirak eta erromeriak lagunduta. Egunari amaiera borobila emateko, Fan &Go taldeak emanaldia eskainiko du Musika plazan, gaueko 22.00etan. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902