Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Oroimenen Jaialdia’, 50. urteurrena ospatzeko

Oiartzungo Haurtzaro ikastolak jardunaldi oparoa prestatu du maiatzaren 6rako

Aitziber Muga - Sábado, 29 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Solano, Kazabon eta Lekuona, ereserkiaren dantza eskaini zuten haurrekin.

Solano, Kazabon eta Lekuona, ereserkiaren dantza eskaini zuten haurrekin.

Galería Noticia

Solano, Kazabon eta Lekuona, ereserkiaren dantza eskaini zuten haurrekin.

Oiartzun- Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak 50 urte betetzen ditu ikasturte honetan eta bertako komunitate osoaren oroitzapenak berpiztu asmoz, Oroimenen Jaialdia antolatu dute maiatzaren 6rako. Egun osoko jardunaldia izango da eta besteen artean, kontzertu erraldoi bat egongo da artista oso ezagunekin.

Aste honetan egindako aurkezpenean, zuzendariak, Sorkunde Lekuonak, gogoratu zuenez, lehen klasea 1967ko urriaren 16an eman zuten Arantxa Madariaga eta Ines Olaziregi irakasleek.

“Haurtzaro Ikastola 16 familia eta bi andereño horien borondate eta ausardiari esker sortu bazen ere, 50 urte hauetan, Oiartzungo familia gehienen txikitako etxe izan da. 50 urte hauetako ibilbidea guraso guztien borondate, hainbat herritarren diru-ekarpen, irakasleen inplikazio eta erakundeen laguntzari esker gauzatu da”. Gaur egun 16 urte bitarteko mila ikasle baino gehiago ditu.

“Ikastolako urteak bizitzako lehen urteak dira, lehen harremanak, barreak, haserreak, jolasak… Hantxe gordetzen dira gure lehen oroitzapenak”, ziurtatu du Lekuonak. Gauzak horrela, lehiaketa bat antolatu dute. Launakako ikasle taldeek bi anekdota, irakasle baten deskribapena eta maiatzaren 6rako gonbidapen bat bideoz grabatu behar dituzte. Jaialdi egunean lau pertsonen-tzeko otordua Zuberoa jatetxean zozkatuko da.

Bestalde, Xabier Solanok, Esne Beltzako abeslariak eta Haurtzaroko musika irakasleak, Haurtzaro ikastolako ereserkia nola sortu zuen azaldu zuen: “Musika 2016an sortu nuen eta argi neukana zen haurrek dantzatu behar zutela”.

Antton Kazabon arduratu da doinu hori letraz jazten. Kazabonek ere Haurtzaro Ikastolarekin harreman zuzena dauka: bi urtez irakasle izandakoa da eta guraso ohia ere bada. “Musika entzun nuenean konturatu nintzen oso erritmo bizia duela, beraz esaldi motzak egin behar nituen. Gainera haurrek erraz ikasi behar zuten”, argudiatu zuen.

Ereserki honentzat ikastolako irakasle batek koreografia osatu du eta aurkezpenean Ekhi, Maren, Nahia, Unax eta Joana ikasleak arduratu ziren dantzatzeaz.

Ereserkiarekin ere bideoklip bat prestatzen ari dira.

Jaialdia

11.00. Ekitaldia pleno aretoan.

12.30. Mural margoketa ikastolan eta oroitzapenen proiekzioa.

14.00. Bazkaria

15.00. Kontzertuak: Etiam, Kepa Junkera eta Sorginak, Esne Beltza eta Alaitz eta Maider, Huntza eta Gozategi.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902