Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Korrontzi eta Oin-Arin, elkarrekin taula gainean

Musika eta dantza taldeek emanaldia eskainiko dute Lazkaon maiatzaren 19an eta sarrerak salgai daude

Sábado, 29 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Korrontzi musika taldeko bat, atzean dantzariak dituela.

Korrontzi musika taldeko bat, atzean dantzariak dituela.

Galería Noticia

Korrontzi musika taldeko bat, atzean dantzariak dituela.

lazkao- Korrontzi dantza talde bizkaitarra eta Lazkaoko Oin-Arin dantza taldea elkarrekin taula gainean ikusteko aukera izango da datorren maiatzaren 19an Areria aretoan, emanaldi bateratua eskainiko baitute. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude udaletxean zazpi euroan.

Biek ala biek badute nahiko esperientzia, ibilbide handiko taldeak baitira. Talde bizkaitarra duela hamahiru urte hasi zen musikaren munduan Euskal Herriko musika tradizionala eta herrikoiari bultzada emateko asmoarekin. Antzinako doinuetan babestutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi dio Korrontzi taldeak, baina beti trikitiaren esparrua oinarri hartuta. Oin-Arin dantza taldeak aurten 51 urte beteko ditu. Euskal dantzak dituzte oinarri eta lazkaotar gehienak pasa dira taldetik. Lehenengo aldiz emango dute kontzertu bateratua eta bien arteko fusioaz gozatzeko aukera izango da bertan.

Gaur bertan, entsegua izango dute Lazkaon maiatzean eskainiko duten emanaldia prestatzeko. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902