Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eskola Agenda 21eko Udal audientzia egingo da asteartean Beasainen

Sábado, 29 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

beasain- Datorren asteartean, hilak 2, goizeko 9.30etan Beasaingo udaletxeko batzar aretoan Eskola Agenda 21eko Udal audientzia izango da. 2005-2006 ikasturtetik Beasaingo ikastetxeko ikasleak Eskola Agenda 21ean murgilduta daude eta aurtengo ikasturtean lurzoruaren gaia landu dute. Ikasleek gai honen inguruan ateratako ondorioak eta konpromisoak aurkeztuko dituzte eta Udalari eskaerak egingo dizkiote. - M.A.

segura- Maiatzaren 13an, larunbata, Iragana, lahar eta larrosa izeneko herri antzerkia eskainiko dute Seguran. Iluntzeko 21.30ean hasiko da emanaldia eta Baratze pilotalekuan izango da. Dagoeneko, baina, sarrerak eskuragai daude eta udaletxean, liburutegian eta Ardixarra Etxean eskuratu daitezke. Egunean bertan ere izango da sarrerak lortzeko aukera, pilotalekuko lehiatilan erosita. - M.A.

ataun- Joxemiel Barandiaran Ataungo eskolako jangelako arduradunari Hezkuntza sailak adierazi dio aurtengo ekainean jangelan geratu behar diren ikasleak zeintzuk izango diren zehaztu beharra dagoela. Horregatik, datorren maiatzaren 4erako, ekainean jangela erabili behar ez duten haurren izenak zein-tzuk diren jakinaraztea eskertuko dutela nabarmendu du arduradunak mezu bidez. - M.A.

lazkao- Jaietako lehen asteburuaren ondoren, hasi dute berriz ere Lazkaon San Prudentzioen bigarren txanpa. Lazkaoko Udalak gogorarazi nahi izan du eraso guztiak gaitzesten dituela eta erasoen aurkako protokoloa prestatu dute teknikari eta Goierriko Zubia kolektiboarekin elkarlanean. Protokoloa osorik informazio guneetan eta udalaren webgunean jarri da, eta herriko tabernetan ere banatu da. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902