Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarauzko osasun elkarteen gida kaleratu du Udalak

Elkarte guztien informazioa zabaltzeko aurkezpen ekitaldia egingo dute bihar goizean

Ane Roteta - 2017(e)ko apirilaren 28a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Osasun elkarteetako kideak eta Miren Letamendia, Osasun zinegotzia, atzo Lege Zaharren enparantzan.

Osasun elkarteetako kideak eta Miren Letamendia, Osasun zinegotzia, atzo Lege Zaharren enparantzan.

Galería Noticia

Osasun elkarteetako kideak eta Miren Letamendia, Osasun zinegotzia, atzo Lege Zaharren enparantzan.

Zarautz- Zarauzko Udalak lehen aldiz herriko osasun elkarteen gida osatu du osasunaren arloan lanean dabiltzan taldeekin elkarlanean, eta aurrerantzean herritarrek eskuragarri izango dute osasun zentroan, gizarte zerbitzuetan eta eskoletan. Gainera, boluntario eta langileen lana balorean jartzeko aurkezpen ekitaldi bat egingo dute bihar goizean Lege Zaharren enparantzan, 11.00etatik 14.00etara, eta elkarte bakoitzak bere karpa izango du herritarrei informazioa banatzeko.

Atzo aurkeztu zuten gida berria “ilusio handiz” eta Miren Letamendiak, osasun zinegotziak, azaldu zuenez, kolore biziak dituen aterkia aukeratu dute logo moduan, “elkarte hauek eskaintzen duten babesa islatu nahian”.

Guztira, 19 elkarteren informazioa izango da gidan, eta beren zerbitzuen berri emateko bihar Lege Zaharren enparantzan izango dira

Guztira, 19 elkarte hauen informazioa izango da gidan: Adahigi, Gipuzkoako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatearen Elkartea;Ademgi, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea;AECC Minbiziaren Aurkako Elkartea;Afagi Alzheimerra edo beste dementzia bat duten pertsonen familiakoen eta lagunen Gipuzkoako elkartea;AGI Gipuzkoako Ikusmen Urria dutenen Elkartea;Agifes Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea;Alcer Gipuzkoako Giltzurrun gaixoen Elkartea;Alkoholiko Anonimoak, Hondartza taldea;Al-Anon, Antxeta taldea, Al-Anon familia taldea;Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea;Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbiazidunen Guraso Elkartea;Aspargi Gipuzkoako Parkinson Elkartea;Bizi Bide Gipuzkoa Fibromialgia, Neke Kroniko Sindromea, Sentsibilizazio Kimiko Anizkoitza eta Elektrohipersensibilitatearen elkartea;DYA;Gurutze Gorria eta Izan Fundazioa Drogomenpekotasuna duten pertsonentzat, arazoak dituzten nerabeentzat, eta orohar, beraien familientzako zerbitzua.

“Guztiek betetzen duten lan garrantzitsua jakitera emateko sortu dugu gida eta herritarrentzat nahiz profesionalentzat oso lagungarria izateko jaio dela” nabarmendu zuen Letamendiak.

Bestalde, biharko ekitaldian haurrentzako txoko bat ere izango da haurrak gaixotasun hauen inguruan sentsibilizatzeko, eta txikienentzako “sorpresaren bat” izango dela ere aurreratu zuten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902