Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errenteriak Dantzari Txiki Eguna ospatuko du astelehenean

29. EDIZIO HONETAN, 500 HAURREK PARTE HARTZEA ESPERO DA, | Gipuzkoako zortzi herri desberdinetatik etorriak

2017(e)ko apirilaren 28a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Errenteria- Errenteriako Dantzari Txiki Eguna ohi bezala maiatzaren 1ean ospatuko da. 29. edizio hau beti egin den moduan Ereintza dan-tza taldeak antolatu du eta Errenteria Musikal eta Errenteriako Udalaren laguntza jaso du.

Egun honek Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritako zortzi talde bilduko ditu;horien artean, Errenteria Musikal azpimarratu beharra dago 250 dantzari izango baititu ikusgai. Orotara, 500 bat dantzari espero dira eta honako taldeetatik datoz: Aurtzaka (Beasain), Erketz (Lasarte-Oria), Haurtzaro (Oiartzun), Lurra (Urretxu), Murixka (Lezo), Ttarla (Hernani) eta Udaberri (Tolosa).

Dantzari guztiak Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) bilduko dira 11.00k aldera, eta hamaiketakoa jan ondoren herriko kaleetan zehar ibiliko dira, 11.45etik aurrera. Hainbat geldialdi egingo dituzte, Foru plazan, Xabier Olaskoaga plazan, Koldo Mitxelena ikastetxeko aterpean edo Herriko Enparantzan. Desfilearen amaiera 13.30ean izango da Gamon Zumardian eta bertan talde guztiek elkarrekin hainbat dantza eskainiko dituzte goizeko saioari amaiera emateko. Arratsaldean dantzaldia izango da 16.15etik aurrera, trikitilariekin hasi eta Modestorekin jarraituz.

Aipatzekoa da, urtero bezala, bazkariak herriko elkarte ezberdinek emango dituztela. Ereintza dan-tza taldeak eskerrak eman nahi dizkie beren kolaborazioagatik: Bukagaitz, Txepetxa, Amulleta, Hibaika, Gau Txori, Niessen, Ondarra, Txintxarri eta Alkartasuna.

Amaitzeko, Ereintza dantza taldeak Errenteria Musikaleko ikasleen gurasoei emandako laguntza eskertu nahi die ere. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902