Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Prudentzio, zaindari eguna, ospatuko dute gaur

Kuadrila eta haurren eguna izango dira Lazkaoko festen bigarren asteburuan

M. Aranburu - 2017(e)ko apirilaren 28a, ostirala - 11:25etan eguneratua

Lazkaoko mozorro egunean, haur eta gurasoak.

Lazkaoko mozorro egunean, haur eta gurasoak. (Goierriko Hitza)

Galería Noticia

Lazkaoko mozorro egunean, haur eta gurasoak.

LAZKAO – Berriz ere festetan murgilduta dabiltza lazkaotarrak. Joan den astean hasi ziren San Prudentzioak, eta bertan ospatu zuten, besteak beste, mozorro eguna eta haurren danborrada. Atzo bertan heldu zioten berriz ere jaien lekukoari, eta gaur beste egun handi bat ospatuko dute: herriko zaindariaren eguna.

Gaur II. kros mistoa egingo dute. 20.00etan haurrak aterako dira eta 21.00etan helduek 5,5 kilometro egin beharko dituzte

Goizean hasiko da festa goiz-eresiarekin batera eta 10.30ean prozesioa egingo dute ermitaraino eta jarraian meza izango da bertan. Jaiak ez du etenik izango eta plazan trikitilariak egongo dira giroa alaitzen. Jai guztietan egin ohi den moduan, 13.00etan, Udaleko ordezkarien soka-dantza izango da plazan bertan. Arratsaldean ere izango da zer egina Lazkaon. Besteak beste, pailazo eta mariatxiek egingo dute emanaldia. 18.00etan, Oin-Arin dantza taldekoek trikidantza antolatu dute. Taldeak iaz 50. urte bete zituen eta egun hainbat ekintza antolatzen jarraitzen dute. Kantaka abesbatzakoak ere eskainiko dute zaindariaren egunean kontzertua eta ohiko legez, ermitan izango da, 20.00etan. Bestalde, gau erdian, Huntza eta Ezten Giro taldeek alaituko dute giroa eskainiko duten kontzertuekin.

KORRIKA ETA TXIRRINDUAN Festa ez ezik, kirolak ere izango du tartea jai hauetan Lazkaon. Gaur, esaterako, bigarrenez kros mistoa egingo dute. 20.00etan haurrena hasiko da eta ordubete beranduago helduena. Emakume eta gizonezko banak osatu beharko du bikotea eta 5,5 kilometroko ibilbidea prestatu du Antzar Korrikalariak taldeak. Lehen 10 bikoteek sariak jasoko dituzte.

Astelehena jai izanda asko izango dira igandean koadrila eguna ospatzera gerturatuko direnak Lazkaora

Igandean, berriz, LXXIXV. txirrindulari proba jokatuko da. Goizeko 9.30ean abiatuko dira elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak eta herrian barrena ibiliko dira. Parte hartzaile kopurua handia izango dela espero da, Euskaldun Txapelketarako baliagarria izango baita.

HAUR ETA KOADRILAK Haurrek ere izan ohi dute protagonismoa festetan, eta kasu honetan, bihar izango dute haien egun handia. Goizean, esaterako, 11.00etan hasita jolasak eta Super H parkea izango dituzte Zelaian, plazan zein ikastolan. Arratsaldean, 19.00etan playback jaialdia egingo dute plazan eta ondoren Kantu Kolore taldearen kontzertua izango da. Sardina jana ere ordu berean hasiko da plazan eta taloak eta tonbola ere martxan jarriko dira txosnen eskutik.

Astelehena jai eguna izanik, askok aprobetxatuko dute igandean koadrila egunarekin bat egin eta jaiaz gozatzeko. 12.00etan egingo dute lagun taldeek irteera Sugarri txarangarekin batera, eta orduan ikusi ahalko dira lazkaotarrak koadrilaz koadrila banatuta koloreko blusa eta kamisetekin. Egun honetan bazkaria egin ohi dute lagun artean, eta aurten ere ohitura horri helduko diote. Sugarri txarangarekin batera, 18.00etan herriari buelta emango diote berriz ere. Gauean, Jo ta Txo DJa, Vendetta eta Animal Caliente taldeak igoko dira taula gainera, 22.30etatik aurrera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902