Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Liburu eguna eta truke azoka izango dira gaur Ormaiztegin

Laugarren urtez ospatuko dute liburuaren eguna baina aurten lehenengoz, letren truke azoka antolatu dute

2017(e)ko apirilaren 28a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Eliza azpiko postu batean, haurrak liburuei begira.

Eliza azpiko postu batean, haurrak liburuei begira.

Galería Noticia

Eliza azpiko postu batean, haurrak liburuei begira.

ormaiztegi- Duela lau urte hasi ziren Ormaiztegin liburuaren eguna ospatzeko truke azoka egiten. Asko izaten dira urtero bertara gerturatzen direnak, eta aurtengoan ere hala izatea espero dute antolatzaileek. Aurtengoa, baina, berezia izango da. “Truke azoka izango dugu, baina oraingoan, ez ditugu liburuak bakarrik trukatuko. Olerki, esaera zahar, asmakizun, kantu, ipuin labur, laudorio edota bertsoak jaso eta trukatu nahi ditugu”, azaldu dute. Horrela, lehenengo aldiz Letren azoka egingo dute, 16.00etatik 18.00etara, Muxika egurastokian.

Euskaraz idatzitako liburuak truka-tzeko aukera izango dute parte har-tzaileek eta, onenek, saria izango dute. Mota guztietako liburuak egongo dira eskuragai;hala nola, komikiak, euskarazko eleberriak, gaztelerazkoak, haur liburuak zein gaztetxoenak. Aurkezten den lan bakoitzeko, bi liburu bereganatu ahalko dira. 6 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake egitasmoan. Aurkeztutako lanak, bakoitzak sortutakoak edota gustuko duen bat izan liteke, beti ere, egilearen izena azalduz. Jasotzen diren lanekin lehiaketa egingo dute.

Eskulan tailerrak ere izango dira gaurkoan. Arratsaldean, eta azken urteetako ohiturari jarraituz, eskulan tailerra egingo da. Oraingoan, paperezko lepoko eta bitxiak sor-tzeko aukera izango da herriko bi artisten laguntzarekin batera. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902