Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tolosa eta Ibarrako ikasleen argazki erakusketa ireki dute

Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan Galtzaundik antolatutako lanketaren ondorioz sortu da egitasmoa

2017(e)ko apirilaren 27a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Tolosa- Ikusgai dago Tolosako Herrikide, Laskorain, Orixe eta Ibarrako Uzturpe ikastetxeetako ikasleen argazki erakusketa kultur etxean. Hilabete luzez lanean aritu ondoren, DBHko laugarren mailako ikasleek ateratako argazkiekin osatu da erakusketa eta irekia egongo da maiatzaren 4ra arte.

Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan Galtzaundi Euskara Taldeak ikasleei begira antolatutako lanketen ondorioz sortu da erakusketa hau.

Azken urteetan, abenduaren 3ari begira, Euskararen Mahaitik sustatutako grafitigintza eta argazkigintza tailerrak jaso dituzte ikasleek . Kimetz Martinezen eskutik landu dituzte grafitiak eta ikasitakoari esker, euskara kalera atera dute ikasleek, semaforoen kaxak apainduz 2016ko abenduan.

Argazkigintza saioa, aldiz, Ura Iturraldek gidatu du eta ikasitakoa praktikan jartzearen ondorioa da argazki erakusketa hau. Argazkien bidez, ikasturte honetan ikasleek landutako gaia honakoa izan da: Tolosako eta Ibarrako ikastetxeen ibilbidea euskararen ikuspegitik. Hori guztia, Galtzaundiko teknikarien eta irakasleen laguntzaz jorratu dute. Herritarrentzat interesgarria izan daitekeela ikusita, lanak erakusteko beharra ikusi da eta erakusketa antolatu dute.

Kike AmonarrizEgitasmoa osa-tzeko helburuarekin, maiatzaren 4an, osteguna, Gazteak eta Kike Amonarriz izeneko solasaldia antolatu dute. Euskarak Tolosako eta Ibarrako ikastetxeetan izan duen bilakaera aztertuko du Kike Amonarriz soziolinguista tolosarrak ikastetxeetako ikasleekin batera. Saioa kultur etxeko areto nagusian izango da, 19.00etatik aurrera.- M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902