Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Larunbatean 38 sagardo ezberdin dastatzeko aukera, Errenterian

29. | Sagardo Egunean, besteen artean, istripuz 2015ean zendu zen Manex Bereziartua haurra gogoan izango dute

Aitziber Muga - 2017(e)ko apirilaren 27a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Oiartzabal Manexen omenez bertsoa kantatzen, bere aitak, Aitor Bereziartuak, ondoren landatuko duen sagarrondoa eskuetan duela.

Oiartzabal Manexen omenez bertsoa kantatzen, bere aitak, Aitor Bereziartuak, ondoren landatuko duen sagarrondoa eskuetan duela.

Galería Noticia

Oiartzabal Manexen omenez bertsoa kantatzen, bere aitak, Aitor Bereziartuak, ondoren landatuko duen sagarrondoa eskuetan duela.

Errenteria- Urteroko ohiturari jarraiki, eta badira 29, Errenteriako elkarte ugarien lanari esker, badator Sagardo Eguna. Honenbestez, larunbatean 38 sagardotegik aurten ekoiztutako sagardoa dastatzeko aukera egongo da, goizetik arratsera arte. Gainera, pintxoak ere salgai egongo dira.

Urteroko antolaketa errepikatuko dute. Goizean Gorena markaren sagardoa egongo da eta arratsaldean Euskal Herri osoko sagardotegien txanda izango da, inguruko Larre-Gain eta Goiko Lastola barne.

Astearte arratsaldean antolatzaile taldeak Errenteriako Arramendi mendian burututako aurkezpenean, bi pertsona eta bi sagardotegi omendu nahi izan zituzten. Horien artean, Astigarragako Bereziartua eta Garraztazu familiak, 2015ean Manex galdu zutelako, bi urte besterik ez zituenean.

Manex baserriko atarian moto txiki batekin jolasten ari zela, Oiartzun eta Errenteria lotzen dituen GI-2132 errepidera erori zen eta auto batek harrapatu zuen.

Omenaldi hau iaz egin nahi izan zioten, baina sendiak dolua oraindik goititu ez zuenez, ekitaldia urtebetez atzeratzea erabaki zen.

“Afektu handiz hurbildu nahi dugu Bereziartua familia handira eta Manex Bereziartua Garraztazuren omenez sagarrondo gazte bat landatzea eskaini nahi diogu bere sendiari, gure lur hauetan sustraitu dadin, maitasuna gugan barneratu eta sustraitzen den modura”, adierazi zuten Sagardo Eguneko antola-tzaileek. Jarraian Manexi ere bertso bat eskaini zioten Bizitzak jarraitzen du mezuarekin amaitzen zena.

Bigarren omendua Aniseto Sarasola Imaz jauna izan zen, duela gutxi zendu zena. “Hastapenetik gu laguntzen ibili delako, lotura bat sentitu dugu, gertutasun bat, konplizitate bat urte haietatik hona. Eta gaur [asteartea] bere omenez ere sagarrondoa landatu nahiko genuke, bere izaera, emari hori, udaberriro lora dadin eta jarrai dezan bere nortasun hura bizirik urtez urte”, azaldu zuten.

Bestalde, aurten omendutako sagardotegiak Larre-Gain eta Uxarte izan dira, hainbeste urtetan Sagardo Egunean parte hartu dutelako. Hauek, sagarrondoa landatzeko eskaintzaz gain, Antton Mendizabalek egindako eskultura jaso zuten.

Larre-Gain baserria Hernaniko Ereñotzu auzoan dago eta 1995 urteaz geroztik zabaldu dute sagardotegia jendaurrera, baina aspaldidanik egiten zuten sagardoa beraien kontsumorako. Etxeko eta inguruko baserrietako sagarrarekin ekoitzitako sagardoa prestatzen dute.

Bestalde, Amorebietako Uxarte sagardotegiak Eusko Labeleko sagardoa ekoizten du. Uxarte sagardotegia izen bereko 200 urteko baserrian kokatzen da. 1996an sagardogintzan eta ostalaritzan hasi ziren baserri-etxean ondoan dagoen sagardotegian.

Horrela, urtetik urtera Arramendiko Herri Sagastia hazitzen doa eta bertako zenbait sagarrondo sagarrak dituzte beraien adarretan zin-tzilik. Aurtengo lau sagarrondo berriak txertatu ondoren, Sagardo Eguneko sustatzaileak Errenteriako Oarsoak sagardotegira hurbildu ziren afaltzera. Gainera, azken urtetan antolatu den kata azkarraren formula errepikatu zuten. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak ahalbide-tzen du ekimen hau. Guillermo Castaños enologoak sagardoa isurki bizidun bat dela azpimarratu zuen eta usaina eta kolorea deskribatzen erakutsi zien.

La Feria de Artesanía se retrasa a octubre

La organización de este evento pasa a manos del centro de artesanía Artiola con sede en la villa

errenteria- La Feria de Artesanía del País Vasco ha tenido lugar durante 38 años en el fin de semana más próximo a la festividad del 1 de mayo. No obstante, este año se retrasa a octubre y la organizará, en vez de la asociación Ereintza, el centro de artesanía Artiola con sede en Errenteria. “Estamos trabajando en un nuevo formato de la Feria de Artesanía Ereintza del País Vasco de Errenteria. En esta 39ª edición, la feria en vez de realizarse en mayo, se realizará el 20, 21 y 22 de octubre. En su momento se comunicarán vía web las bases y los requisitos, así como fechas de inscripción y documentos necesarios para participar en ella”, anuncian desde el centro Artiola en su página de Internet.

El año pasado, en la presentación de la feria, la asociación cultural Ereintza, que organizó en solitario este evento durante 37 años, ya anunció que se estaba dando un traspaso de la organización. “Hace un tiempo que comenzó un proceso de reflexión para determinar el futuro de esta feria, que tendría que lograr una presencia continuada del sector y la profesionalización de la artesanía. La creación en 2010 del centro de referencia de artesanía Artiola vino a dar respuesta a estas necesidades”, señalaron y el año pasado esta exposición de gran envergadura la prepararon ambas entidades juntas. Este año, la batuta la llevará únicamente Artiola.

Además, este salón cuenta con el patrocinio de la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Ayuntamiento de Errenteria, con la colaboración de Kutxa Fundazioa. - A.M.

Laburki

Goizean. Gorena markaren sagardoa dastatzeko aukera, Foru plazan eta bere inguruetan.

Arratsaldean. Festa Gure Zumardira lekualdatuko da eta bertan Gipuzkoako Sagardo Egileen Elkartean dauden ekoizleak, Eusko Label markako sagardoa eta Nafarroako Lindurrenborda, Bizkaiko Uxarte eta Lapurdiko Cidrerie egongo dira.

Bestelako produktuak. Eusko Labelek bertako haragia dastatzeko aukera eskainiko du txahala erreko baitu Zumardian, Ataungo eta Oreretako talogileak ez dira faltako, Aparola baserriko Gemak barazkiak eta bestelako generoa saldu egingo du Zumardian, Usurbilgo eta Ermuako gozogileak ere bertan izango dira eta Lukugaraingo Amaiak bere gaztak ekarriko ditu.

Musika. Eguna girotzeko atalean, antolatzaileek aipamen berezia egin diete Errenteriako dultzaineroei, Iparraldeko gaiteroei, eskualdeko txistulariei, Ereintzako dantzariei, Lezoko Tomas Garbizu musika eskolako ikasleei eta Andoni Elizondori eta bere trikiti taldeari.

Prezioa

6

Edalontzi berrerabilgarria, zapia, pintxoa eta errifarako boleto bat sei euroren truke erosi ahalko dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902