Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kilometroak 2017ko abestia eta bideoklipa aurkeztuko dira

Zubikoak bihar jasoko duen ekitaldian Oñatiko hainbat musikarik eta taldek parte hartuko dute

2017(e)ko apirilaren 27a, osteguna - 06:11etan eguneratua

oñati- Irailaren 24ean ospatuko den Kilometroak 2017ko abestia eta bideoklipa aurkeztuko dituzte bihar Oñatin. Zubikoako oholtza gainean herriko hainbat musikari eta talde arituko dira: Aitor Uriarte (Latzen), Ruper Ordorika, Sharon Stoner, Malenkonia, Hor Konpon eta 1989ko Kilometroak jaialdiko abestiaren egile den Juan Carlos Irizar, Txantxiku ikastolako kantu tailerreko kideekin batera.

Abesti “erakargarria, bizia eta dantzagarria” osatu dute. Eltziako parte diren zenbait musikari arduratu dira kantuaren doinuez eta letra, berriz, Txinparta Bertso Eskolako kideek idatzi dute. Ahotsari dagokionez, asko oñatiarrak dira, nahiz eta badiren aurpegi ezagun batzuk ere;hala nola, Ruper Ordorika, Zuriñe Hidalgo Hesian taldeko abeslaria, Angel Alkain aktorea edo Aitor Uriarte.

Honekin batera, Kepa Aranburuk eta Bernat Alberdik zuzendutako bideoklipa ere aurkeztuko dute. Ekitaldia 21.30ean hasiko da (ordu erdi lehenago zabalduko dituzte ateak), eta sarrerak salgai daude Txokolateixan eta ikastolako idazkaritzan (zortzi euro).

bizikleta ibilaldiaBestalde, igandean txirrindulari profesionalekin sei kilometroko bizikleta ibilaldia egingo dute. Herriko plazan elkartuko dira (10.30ean ). - A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902