Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Herri hezitzailea izateko proiektu berria martxan jarri nahi dute Azpeitian

Filosofia hori ‘nola txerta dezakegu erabakitzen hasteko’ jardunaldi irekia izango da maiatzaren 6an Sanagustinen

Jabi Leon - Miércoles, 26 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:11h

‘Azpeitia, herri hezitzailea’ proiektua aurkezteko agerraldian parte hartu zuten herritarrak, Plaza Nagusiko kioskoan.

‘Azpeitia, herri hezitzailea’ proiektua aurkezteko agerraldian parte hartu zuten herritarrak, Plaza Nagusiko kioskoan.

Galería Noticia

‘Azpeitia, herri hezitzailea’ proiektua aurkezteko agerraldian parte hartu zuten herritarrak, Plaza Nagusiko kioskoan.

azpeitia- Jaiotzen garen unetik pertsona orok etengabeko hezkuntza prozesu batean murgilduta gaudela jakitun, Udalak, ikastetxeek eta arlo ezberdineko eragileek Azpeitia herri hezitzailea izateko proiektu berria martxan jartzeko asmoa azaldu zuten astelehenean udaletxean egindako agerraldi jendetsuan.

Leire Goenaga zinegotziak jakinarazi zuenez, “Azpeitian hezkuntza eredu partehartzailea, euskalduna, hezitzailea, anitza, parekidea eta herritarra bultzatzeko proiektua abiatu nahi dugu”, beti ere, “berdintasunezko harremanen bitartez eta elkarlanean oinarrituta, Azpeitia herri hezitzailea izan dadin”.

Goenagaren hitzetan, “badakigu herri hezitzailearen etiketa erabili gabe, filosofia horrekin bat egiten duten mugimendu, dinamika eta ekintza ugari burutzen direla Azpeitian”. Horietako batzuk ezagutzera eman eta Azpeitian herri hezitzailearen filosofia nola txerta dezakegu erabakitzen hasteko doaneko jardunaldi irekia egingo da maiatzaren 6an (9.00etatik 13.00etara bitartean) Sanagustin kulturgunean. Hori bai, bertaratzeko asmoa dutenek maiatzaren 4ra bitartean eman behar dute izena. Horretarako herrihezitzailea@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 157 060 telefono zenbakira dei dezakete.

Egitasmoaren koordinatzailea den Maite Azpiazuk esandakoari eutsiz, “herri hezitzailea filosofia aldaketa da, egiteko moduak birpentsarazi nahi dizkigun mugimendua”. Horregatik, “proiektu hau eraikitzen hasteko gogoa eta ilusioa duten herritar guztiak” animatu zituen maiatzaren 6rako antolatutako lehen jardunaldi horretan parte hartzera.

programaJardunaldia abiatzeko aukezpena egingo da 9.15ean eta horren ondoren mota askotako esperientziak azalduko dituzte. Agerraldiak “motzak” izango dira, “15 bat minutukoak”, hain zuzen ere.

Hasteko Lorea Agirre,Jakin aldizkariko zuzendaria eta OinHerriko kideak, Haurren aisialdi partehartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen hitzaldia eskainiko du.

Jarraian Udaleko ordezkariek hartuko dute hitza, Herritarron Udala gaia jorratzeko. Hori bukatzerakoan Jauzika heziketa elkarteko lagunek aisialdi partehartzaileari buruz hitz egingo dute;Ikasberri ikastolak haur hezkuntzako umeekin garatzen duen Kimu proiektua aurkeztuko duelarik.

Programarekin jarraiki, Azpeitiko Kultur Mahaiak Dinamoa, sormen gune herritarraproiektua azalduko du 11.45ean eta horren ondoren Iraurgi ikastetxearen Start Now egitasmoa;Azoka Herritik ekimenaren Baloreen azoka;Karmelo Etxegarai Ikastolaren Haur Hezkuntzako jolastokiaren eraldaketa prozesua auzolanean eta Xj auzolanean taldearen Auzolanaren kultura ekimenak ezagutzeko aukera izango da.

Jardunaldia borobiltzeko kafe tertulia egongo da, 12.00etan hasita.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902