Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Alazne Ayerbe, Ainhoa Anduaga eta Jaione Intxausti Debagoieneko XIII. Trikitixa Egunaren antolakuntzako kideak

“Gazteen artean trikitixarekiko grina eta gogoa berpiztea da gure helburua”

Oñati trikitixaren bilgune bilakatuko da larunbatean. Debagoieneko festak erritmo biziekin jantziko du herria, 350 bat trikitilari eta pandero-joleen eskutik

Anabel Dominguez - 2017(e)ko apirilaren 26a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Alazne Ayerbe, Ainhoa Anduaga eta Jaione Intxausti, Debagoieneko XIII. Trikitixa Egunaren antolakuntzako kideak.

Alazne Ayerbe, Ainhoa Anduaga eta Jaione Intxausti, Debagoieneko XIII. Trikitixa Egunaren antolakuntzako kideak.

Galería Noticia

Alazne Ayerbe, Ainhoa Anduaga eta Jaione Intxausti, Debagoieneko XIII. Trikitixa Egunaren antolakuntzako kideak.

oñati- Trikiti doinu eta pandero artean murgilduko da Oñati datorren larunbatean. Bailarako herrietan -Aramaio eta Soraluze barne- 2005etik hona ospatzen den festa bigarren aldiz helduko da Oñatira, Jose de Azpiazu Musika Eskola eta Lizargarate Trikitizale Elkartearen antolakuntzari esker. Egitarau mardula prestatu dute jai giroak kale eta bazterrak har ditzan. Datorren urtean Antzuolak hartuko du lekukoa.

Nola ospatuko duzue eguna?

- Jaione Intxausti(J.I.) eta A.Ayerbe: Goizeko 10.00etan bailarako musika eskolako irakasle zein ikasleei ongi etorria emango zaie eta ordu erdi beranduago, gai desberdinen inguruko bost tailerretan parte hartuko dute: Hanka ta buru (panderoari buruzko saioa Lutxurdixoren eskutik),Trikitixa biluztuaz (Luis Astiazaranekin), Sormena. Konposatzen hasteko pausoak (Harkaitz Allurrek emango du), Soinu txikia, soinu handiaren betaurrekoetatik (Aitor Furundarena), eta Maria Marikita Maria Madalen, jolas egingo ahal dugu ilundu baino lehen?(Gose taldeko Ines Osinagak gidatuko du txikienentzako musika saioa). Hortik aurrera eta hamaiketakoaren ondoren, trikiti doinuak izango dira nagusi kaleetan zehar. 13.00etan, aldiz, eskola bakoi-tzak bere emanaldia egingo du unibertsitateko plazan jarriko dugun eszenatokian, eta hau bukatzean, Zubikoan elkartuko gara bazkaltzeko.

Festak arratsaldean eta gauean ere jarraituko du.

-J.I. eta A.Anduaga: Hala da. Egun osoko egitaraua izanik, 17.00etan hasita Debagoienean sortutako trikiti taldeen kontzertuekin gozatzeko aukera egongo da. Honi jarraituz, 19.30ak aldera, Elektrotxarangak giroa piztuko du poteoan, eta 22.00etan, Los Zopilotes Txirriaos eta eMePebo5t musika taldeen txanda izango da.

Eskualdean halako jaia egitearen helburuak zeintzuk dira?

-J.I.: Debagoieneko Trikitilari Eguna martxan jarri zenean helburuak bailarako gazteak elkar ezagutu eta instrumentuaren ezagutza partekatzea ziren helburuak. Gaur egun mantendu egiten dira, festa giroan ondo pasatzeaz batera.

Nolako osasuna ikusten diozue trikitixari Oñatin?

-J.I.: Osasun ona dauka;ondo dago. 2008an lehenengo aldiz ospatu zen Trikitixa Egunaren ostean sekulako bultzada izan zuen herrian;soiñu eta pandero ikasleen kopuruak gora egin zuen, eta talde ezberdinak sortu ziren, tartean Lizargarate Trikitizale elkartea. Beraz, gaur egungo egoera orain dela bost urtekoarekin alderatuz, pixkatxo bat jaitsi da. Bizi izan zuen boom-a oso zaila da mantentzea eta kontuan hartu behar da modak ere aldatu egiten direla gazteen artean. Momentu honetan, 80 bat ikasle ditugu musika eskolan. Larunbat honetako jaia aukera ona izan daiteke hain geurea dugun instrumentu hau berriz ere hauspotzeko.

-A.Anduaga: Pertzepzio bera daukagu. Agian, Lizargarate elkartearen lehen urtetan gauza gehiago antolatzen genituen, esaterako, triki-poteoak. Baina, egia da aurrera eramaten ditugun ekitaldietan jendeak erantzuten duela, eta horren adibide da urtero egiten dugun Trikiti jaialdia.

Orduan, zeintzuk dira etorkizunerako erronkak?

-J.I.:Dagoen giroa mantentzea, eta ahal den neurrian gazteen artean euren aurrekoek trikitixaren alde zuten grina eta gogoa berpiztea.

Zuen kasuan, nolatan hasi zineten trikitixa jotzen?

-J.I.: Txistua ikasten hasi nintzen, Seguran ez baitzegoen beste aukerarik. Hala ere, nire aitak beti izan zuen gustoko trikitixa, autoan jartzen zigun. 13-14 urte nituenean Martin Aginagaldek Villabonan ireki zuen trikitixa eskolara joaten hasi nintzen. A ze nolako esfortzua egiten zuten gure gurasoek Seguratik Villabonara ordubeteko bidea eginez!, orduan autobiderik ez zegoen eta. (irribarrea).

-A. Anduaga:Aurretik aipatutako gorakada horrekin hasi nintzen panderoa jotzen, batez ere, zer nolako giroa sortzen zen ikusiaz.

-A. Ayerbe:Zazpi-zortzi urterekin;Jaione izan zen nire irakaslea. Ahizpa hasi zen jotzen eta nahiz eta berak urte asko egin ez zituen arren, nik trikitixa etxean ikusten nuen eta jotzeko gogoa esnatu zitzaidan.

Nola animatuko zenituzkete gaztetxoak trikitixara gerturatzera?

-J.I. eta A.Anduaga: Kalean jotzen duzunean entzuten den musika tresna da. Oso alaia;berehala jartzen du jendea dantzan. Koadrilan juergarako paregabea da. Gainera, gauza asko jo daitezke, oso desberdinak.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko kuttuna. Jaione Intxausti(J.I.): Segurako Santa Barbara Mendia.

Ainhoa Anduaga: Aitzulo.

Alazne Ayerbe: Oñatiko edozein pagadi.

Festa bat. J.I.: Segurako sanjuanak. A.Anduaga eta A.Ayerbe: Oñatiko San Miel txiki jaixak.

Paisaia idilikoa. J.I.: Gure baserritik, Antzuolatik, eguzkia sartzen denean ikusten den bista zoragarria: Udalaitz, Anboto eta Elgeta.

A. Anduaga: Aloñako gailurreria.

A.Ayerbe: Aizkorriko egunsentia.

Mendia. J.I: Urbia. A. Anduagaeta A.Ayerbe: Txindoki.

Hondartza. J.I.: Getariakoa.

A.Anduaga: Zarautz.

A.Ayerbe: Orioko hondartza.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902