Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Mami Lenbrun’ antzezlanarekin abiatuko da gaur Antzerki Aroa

Bigarren emanaldia, ‘Jainko basatia’ maiatzaren 3an eskainiko da

Miren Mindegia | Patxi Cascante - Miércoles, 26 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Xabier Ormazabal eta Ainara Ortega, antzezlanaren aurkezpenean.

Xabier Ormazabal eta Ainara Ortega, antzezlanaren aurkezpenean. (PATXI CASCANTE)

Galería Noticia

Xabier Ormazabal eta Ainara Ortega, antzezlanaren aurkezpenean.

iruñea- Xake Produkzioak konpainiak emanen dio hasiera, bihar, Iruñeko Udalak antolatzen duen An-tzerki Aroa euskarazko antzerki zikloari, Mami Lebrun lanarekin, komedia dramatikoarekin, zeinaren bitartez talde tolosarrak hausnarketa eginen duen heriotza, memoria eta doluaren inguruan. Emanaldia 20.00etan izanen da Nafarroako Antzerki Eskolan, eta 8 euro balioko du sarrerak (5 euro ikasle-taldeendako). Zikloaren bi saioetarako pasea eskuratzeko aukera ere bada, 12 euroan. Sarrerak eskuragarri daude jada, on-line, NAEko webgunean (www.laescueladeteatro.com) eta aurrez aurre, eskolako leihatilan bertan.

Xabier Ormazabal ekoizlea eta Ainara Ortega aktorea -bi-biak Xake Produkzioakeko kideak- prentsaurrekoan izan ziren atzo goizean, lana aurkezten, Iruñeko Udaleko euskara-koordinatzaile Iñaki Azkona Huércanosek lagunduta. Getari Etxegaraik zuzendu duMami Lebrun eta Ane Pikaza, Ainara Ortega eta Kepa Errasti dira aktoreak.

Egoitz eta Miren duela gutxi hil zaien amona Kontxarendako omenaldia prestatzen ari direnean abia-tzen da istorioa. Amonak gaztetan Parisko kabaret batean bizitako esperientziak gogora ekarriko dituzte, zeinak etxeko ganbaran aurkitu duten egunkarietan jasota baitaude, eta hori izango da omenaldiaren hari eroalea. Alabaina, Egoitzek Mireni kontatu ez dion sekretu bat daki.

Atzo azaldu zuten bezala,Mami Lebrunez da komedia, nahiz asko duen komediatik. Antzezlanak gonbita eginen du heriotza, memoria eta doluaren inguruan hausnartzeko. Bestalde, musikak ere esangura nabarmena izanen du. Lana berrogeiko hamarkadako Parisen kokatu denez gero, garaiko abestiak hautatu dira, esaterako Edith Piaf, Kurt Weill edo Mistinguettenak. Euskalkiak izanen dira pertsonaiak elkarren artean bereizteko tresna nagusiak: batuaz eta bizkaieraz gain, lapurtera eta Debagoieneko hizkera ere bereiziko dituzte ikusleek lanean zehar.

Antzerki Aroa 2017 ekimeneko bigarren antzezlana datorren asteazkenean, maiatzaren 3an, izanen da ikusgai;Txalo Produkzioak konpainiak Jainko basatiataularatuko du, Yasmina Reza idazle eta aktore frantsesaren komedia dramatikoa.

Antzerki Aroa euskarazko an-tzerki-zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatzen dute elkarlanean.

datorren astean

Maiatzaren 3an, 20.00etan, ‘Jainko basatia’. Antzerkia eta dantza, komedia dramatikoa. Bi bikote elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpon-tzeko. Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta eta Tessa Andonegi dira protagonistak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902