Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Antzerki Astean murgildu dira zizurkildarrak

Ostiralean eta larunbatean helduentzako antzezlanak aurkeztuko dituzte

Marta San Sebastian - 2017(e)ko apirilaren 25a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Iazko Antzerki Asteko emanaldietako bat.

Iazko Antzerki Asteko emanaldietako bat. (Zizurkilgo Udala)

Galería Noticia

Iazko Antzerki Asteko emanaldietako bat.

Zizurkil- Atzo hasi eta larunbatera bitarte luzatuko da Zizurkilgo XV. Antzerki Astea. Sei egunez antzerkia izango da jaun eta jabe Zizurkilen, eta astean zehar goizez Atxulondo kultur etxean haurrei zuzendutako emanaldiak izango badira ere, asteburura begira helduentzako proposamen ezberdinak egin ditu Zizurkildo Kultura sailak.

Xepeta Produkzioak Errefusa an-tzezlana ekarriko du ostiralean Zizurkilera, 20.00etan. “Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela?”. Hitz hauekin aurkezten du Joserra Fachado zuzendari eta aktoreak bere lana. Izan ere, Errefusa hondakinen kudeaketari buruzko antzezlana da, Gipuzkoan azken urteotan zeresan handia eman duen gaia, hain zuzen ere. Umorez busti du Fachadok gaia eta oholtza gainean bera bakarrik izango da, saxofonista bat lagun duela. Hala ere, pertsonaia asko, elkarrizketa, bakarrizketak, poesia eta musika izango ditu laguntzaile Atxulondo kultur etxean.

Larunbatean, berriz, Nomofobikak Taldeak Sarean kateatuta euskarazko lana taularatuko du Iriarte kultur etxean, 22.30ean. Nomofobia, edo telefono mugikorrik gabe etxetik ateratzeko fobia, aitzakiatzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko, elkarrekin test bat egingo dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren, gizartean hain hedatuta dagoen gai-tza kasu ezberdin ugaritan ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek: ofizio ezberdinetako langileak agertu dira, umeak, nerabeak, adineko emakumeak, batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dituzte, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan. Olatz Beobide, Belen Cruz eta Amaia Lizarralde antzezleak protagonista dituen lana 2016ko Poltsiko Antzerki Sorkun-tzako lehen sariaren irabazlea izan zen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902