Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Estalitako gune berria du Irungo Txingudi ikastolak

31 metro luze, 18 zabal eta 8,70 eta 10,77 arteko altuera ditu egitura berriak

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko apirilaren 25a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Txingudi ikastolako patioan estreinatu duten estalitako espazio berriaren itxura.

Txingudi ikastolako patioan estreinatu duten estalitako espazio berriaren itxura.

Galería Noticia

Txingudi ikastolako patioan estreinatu duten estalitako espazio berriaren itxura.

irun- Aste Santuko oporretatik bueltan, Irungo Txingudi ikastolako ikasleek, eskolako jolastokian, atletismo pistaren barnealdeko espazioan, estalitako gune berria estreinatu dute, 2016ko aurrekontu parte-hartzaileetan bozkatuena izan zen proiektuaren gauzatzea izan dena.

“Estalkiaren egitura egurrezkoa da eta 30 metro luze, 18 zabalean eta 8,70 eta 10,70 metro arteko altuera ditu. Alboetan euria eta haizearengandik babesteko jarri diren panelekin batera, jolaserako, aisialdirako eta edozein kirol praktikatzeko erabilgarri bihurtu da gune hau”, azaldu zuen atzo Miguel Oterok, Campezo Obras y Servicios enpresak 245.254 euroko aurrekontuarekin burutu duen obraren zuzendariak.

Iazko aurrekontu parte-hartzaileeetako proiektu bozkatuena egitean egon den “komunikazio aparta” eskertu dute eskolatik

Honekin batera, Josune Gómez eta Cristina Laborda, Hezkuntza eta Obra arloetako zinegotziak, Txingudi ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkun-tzako zuzendariak, eta Silbestre Balerdi, ikastetxeko guraso elkarteko presidentea ere han izan ziren.

parte-hartzeaBai Balerdik eta bai Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendari den Ana Erasunek, “proiektu honetan benetako parte-hartzea” egon dela azpimarratu zuten;“ez bakarrik aurrekontuetarako jendeak bozkatu zuelako”, baizik eta gero, errekaren eta GI-636 errepidearen gertutasunak baldintzatu duen egitasmo honen “kokapena aukeratzeko, xehetasun teknikoak zehazteko eta obra bera egiteko, Udala eta enpresaren aldetik komunikazio jarrera aparta egon delako”, esan zuten.

Eskolaren bizitzan garrantzitsua izango den estalki berri honekin batera, Irungo Hezkuntza arloak “35.066 euroko aurrekontuarekin, Txingudi ikastolako atletismo pistaren asfalto-zoladura berritu eta beste zenbait hobekuntza-lan” ere burutu dituela esan zuen Josune Gómez zinegotziak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902