Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
irailaren 25, 26 eta 27an izango da

Hizkuntza ez hegemonikoetan filmatutako europar ekoizpenek lekua izango dute Zinemaldian

EP - Martes, 25 de Abril de 2017 - Actualizado a las 13:44h

Premiados de la 63 edición del Zinemaldia

Galería Noticia

Premiados de la 63 edición del Zinemaldia

Donostia Zinemaldiak Glocal in Progress ekimen berrian izena emateko epea ireki du, eta ekainaren 30ean bukatuko da. Glocal in Progress irailaren 25, 26 eta 27an izango da, Zinema Eraikitzen 32 eta Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroa egingo diren egun berdinetan, eta hizkuntza ez hegemonikoetan filmatutako Europako ekoizpenei zuzenduta dago. 65. Donostia Zinemaldia irailaren 22tik 30era ospatuko da.

DONOSTIA. Zinemaldiaren arduradunek jakinarazi dutenez, Glocal in Progress ekimenean postprodukzio fasean dauden hiru film luze hautatu aurkeztuko dira, filmak amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagundu dezakeen talde baten aurrean. Talde horretan, produktoreak, banatzaileak, salmenta agenteak eta programatzaileak egongo dira, besteak beste.

Helburua da hizkuntza ez hegemonikoetan filmatuta dauden Europako produkzioak ezagutzera ematea -hau da, alemanez, errusieraz, frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez edo italieraz filmatuta ez daudenak-, kolaborazioak erraztea, koprodukzioak sustatzea eta film horiek hedatzen laguntzea.

Glocal in Progress ekimenean hautatutako filmek Glocal in Progress Industria Saria jasotzeko aukera izango dute. Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido film irabazlearen postprodukzio zerbitzuak hartuko dituzte, Glocal in Progress Industria Sariaren oinarrietan azaltzen den bezala.

Gainera, Glocal in Progress saria banatuko da: film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euro.

Ekimen honekin sorkuntzaren aldeko apustua indartu nahi du Donostia Zinemaldiak. 2002an heldu zion ildo horri, Zinema Eraikitzen abiarazita. Industriako jarduera hori aitzindaria izan zen orduan, eta hari esker Latinoamerikako produkzio askok amaitzeko modua izan zuten. Lan hori, 2012tik aurrera, garapenean dauden proiektu europar eta latinoamerikarrei zuzendutako Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren bidez osatzen da.

Ekimena Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesletzari eta Europa Creativa MEDIAren laguntzari esker da posible, eta honako hauen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No problem Sonido.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902