Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lau automobiletan lapurreta egiteagatik atxilotuta Irunen

18 urteko gazteak autoen leihatilak hautsi eta hainbat elementu ostu zituen

2017(e)ko apirilaren 24a, astelehena - 06:10etan eguneratua

DONOSTIA. Gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Irungo lau kotxetan lapurretan harrapatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Lapurreta larunbateko 3.30ak aldera izan zen. Babes zibil lanak egiten zebilen patruila bat automobil baten alarma entzun zuen, Auzolan kalean.

Ertzainak autora hurbildu eta pertsona bat ihes egiten ikusi zuten. Poliziaren jazarpenean hainbat objektu askatu zituen eta berehala atxilotu zuten.

Ondoren, kotxeko leihatilaren kristala apurtuta zegoela ikusi zuten agenteek eta eremu berean beste bi autok kalte berdinak zituztela konturatu ziren. Laugarren automobil bat ere indarrez irekita zegoen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902