Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Euskalduna jauregian asteazkena arte

Onkologiako 1.500 aditu bilduko dira aste honetan Bilbon nazioarteko bi biltzarretan

EP - 2017(e)ko apirilaren 24a, astelehena - 10:17etan eguneratua

Una paciente con cáncer recibe un tratamiento de quimioterapia.

Una paciente con cáncer recibe un tratamiento de quimioterapia. (Foto: Afp)

Galería Noticia

Una paciente con cáncer recibe un tratamiento de quimioterapia.

Minbiziari buruzko nazioarteko bi biltzar egingo dira Bilbon aste honetan eta Amerikako, Asiako eta Europako onkolologiako 1.500 bat aditu bilduko dira Bizkaiko hiriburuan.

BILBO. Astebetez minbiziaren diagnostikoan eta gaixotasun horren aurkako terapian egindako azken aurrerapenak aurkeztuko dituzte, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jakinarazi duenez.

Horrela, CIRSE europar elkarteak (Cardiovascular and International Radiological Society of Europe) ECIO (European Conference of Interventional Oncology) biltzarra egingo du Euskalduna jauregian asteazkena arte. Diziplina anitzeko foro horretako eztabaidaren ardatza erradiologia interbentzionista izango da, irudi tekniken bidez gidatuta eta kontrolatuta dauden eta ahalik eta inbasiorik txikiena eragiten duten prozedura diagnostiko eta terapeutikoetan oinarritutakoa.

Erradiologia interbentzionista minbizia tratatzeko laugarren zutabea da gaur egun, kimioterapiarekin, erradioterapiarekin eta kirurgiarekin batera. Programan landuko den gaien artean dago, besteak beste, egungo erronken diziplina anitzeko analisia: tumore primarioak (kartzinoma hepatozelularra), metastasikoak (batez ere, kolon eta ondesteko kartzinoma), muskulu eskeletikoak, bularrekoak eta biriketakoak.

RADIOMAG

Ondoren, ostegunean eta ostiralean, apirilaren 27an eta 28an, EHUk eta Osakidetzako Barrualde-Galdakao OSIk antolatutako urteroko Radiomag biltzarrak hartuko du lekukoa Bizkaia Aretoan. Biltzar zientifiko horretan 28 herrialdetako espezialistek parte hartuko dute.

Nanofisikaren, kimika zientzien eta medikuntzaren arloko zientzialari adituek eta ikertzaile gazteek ezagutzak trukatuko dituzte minbiziaren tratamenduan terapia konbinatuak hobetzeko.

Arreta berezia jarriko dute hipertermia magnetikoaren garapenean, teknika terapeutiko moduan erabiltzeko eta erradioterapiarekin konbinatzeko. Hipertermia magnetikoak nanopartikulak erabiltzen ditu bero iturri lokal moduan, tumoreak modu selektiboan kaltetzeko. Teknika hau erradioterapiarekin konbinatuz, pazienteei ematen zaien erradiazio dosia murriztea eta emaitza terapeutikoak hobetzea espero da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902