Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Vive le France!

Ana Urkiza - 2017(e)ko apirilaren 24a, astelehena - 11:49etan eguneratua

Duela 24 urte joan nintzen Frantziara ikastera eta urte betez bertan bizi izan nintzen. Oso gogoan dut France Télécomek atzerritarrentzako zituen harrera-gune berezietako batera joan behar izan nuela telefono konexioa eskatzera. Lehenbiziko galdera, frantsesez ote nekien edo ez izan zen. Eta baiezkoarekin erantzutean, frantsesez idatzitako orri bat eskuratu zidaten. Ongietorria zen. Frantzian bizitzeko erabakia hartu izanagatik ongietorria. Orrian agertzen ziren, zutabe batean, zeintzuk eskubide-abantaila nituen eta beste zutabe batean agertzen ziren, Frantzian bizitzeagatik nituen betebeharrak. Argi jartzen zuen han. Esku bete eskubide, betebehar ba-tzuen truke. Herri ordenatua iruditu zitzaidan. Atzerritarrekin abegikorra. Eta emateko eskuzabal agertzen ziren era berean, arauak nola bete behar ziren adierazten ere argiak ziren. Integrazioaren aldeko lan handiaren erakusgarri.

Aste Santu hauetan, 24 urte ondoren, bisitan izan naiz berriz ere ikasi nuen leku berean, nire unibertsitatean, nire etxean. Eta aldaketak nabariak izanagatik ere (marka multinazionalak nonahi), gainontzekoan, nire hiria izaten jarraitzen zuen. Detaile batek kolpatu ninduen, ordea. "Vigipiratak" kale-bazter bakoitzean ikusteak. Hortzetaraino armatutako soldadu haiek ez dakit seguruago sentiarazten ninduten. Argi zegoena zen, alerta egoeran dagoela liberté, égalité, fraternitéren herria. Alertan, zer gertatu ere, rexpublicaren garatzaile nagusietakoa.

Frantziako Iraultzaren eta Errepublikaren balioak bigarren maila batean gera daitezke mehatxuaren eta beldurraren aurrean. Hauteskundeen emaitzak izan daitezke beldur horren ispilu;eta Frantzia Europarena. 24 urte ondoren, Europaren bihotzago izaten jarraitzen du Frantziak baina, argi dago, garai batean eta betidanik izan duen izaera iraultzaile-berritzailearekin asmatu beharko duela beste behin ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902